Gure Hazparneko Gau Eskolako
taldean urtero liburu bat irakurtzen
dugu klasean. Aurten,
gure erakasleak Amets Arzallus
Antiak eta Ibrahima Baldek idatzi
duten “Miñan” liburua irakurtzea
proposatu digu.
“Miñan” liburuak Ibrahima
Balde ginearraren bidaia luzea
hunara etortzeko kondatzen du.
Ametsek Ibrahimak ahoz kondatu
diona idatzi du. Ibrahima
Konakrin bizi zen eta lan egiten
zuen kamioi enpresa batean.
Egun batez, amak Ibrahimari
erran zion “Miñan” bere anaia
txikia etxetik urrundu zela Europara
joaiteko. Eta Ibrahima haren
bila abiatu zen. Bidaia luze
horretan egoera lanjerosak, larriak
eta bortitzak pairatu zituen:
basamortua, esklabotasuna,
presondegia, gosea, egarria,
mina... eta itsasoa.
Talde osoak istorio hori biziki
hunkigarria atxeman zuen.
Liburua bukatu bezain laster
Ibrahima eta Ametsekin harremanetan
sartzeko gogoa piztu
zitzaigun. Ametsi mezu bat igorri
genion bere liburua anitz preziatu
genuela eta berari esker
immigrazioari buruz anitz ikasi
genuela erraiteko.
Orduan, Ametsek proposatu
zigun Hazparnera etortzea liburua
aurkeztera eta urtarrilaren
9an bildu ginen Bidekoekin
elkarteari gomita luzatuz. Gure
taldeak galdera batzuk prestatu
zituen eta Ametsek gogotik
erantzun zuen bilduak ziren 25
pertsonen aurrean.
Gaualdi goxo eta interesgarria
izan zen. Milesker handi bat
Amets!
Eta ez duda...liburua eros ezazue
!
2020ko aurrekontuak eztabaidatzen
ari dira Nafarroako Gobernua
osatzen duten alderdiak,
otsailaren 27an bozketara pasa
aitzin.
Navarra Suma eskuineko koalizioak
osoko zuzenketa aurkeztu
du baina bertze alderdiek baztertu
dute zuzenketa hori.
Gobernuak eta EH Bilduk akordioa
hitzartu ondoan, berriz
ere bakarrik gelditu da Navarra
Suma.
Osoko zuzenketa baztertu duten
alderdiak hauek dira: PSN,
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu
eta Ezkerra.
Birus horrek Txinako populazioan ondorio
latzak eragiten baditu, ehunka hil eta milaka
pertsona hunkiak direla, ekonomia arloan ere
eragina badu. Wuhan gehienik hunkia den eskualdea
Txinako industrial gune handienetarik
bat da, errana denez aktibitatea arrunt gelditua
da, enpresa batzuk faillitan izaiten ahal direla
irakurtzen da. Munduko beste herri anitz Txinak
ekoizten dituen produktuen peko dira, izan
jauntziak, etxetresnak, ordenagailu... hots nork
ez du bere etxen Txinan ekoiztu produktu bat.
Horren ondorioz irakurtzen ahal da Txinan enpresa
batzuk ateak hetsi behar izan dituztela,
horietan ezaguna den Toyota Motor enpresa.
Baina ere beste munduko herri batzutan ere
lantegiak nekezian dira ezin baitute lan egin
pieza batzuk eskas izanez.
Hegazkin konpainia anitzek hegaldiak geldituak
edo murriztuak dituzte, horren ondorioz,
Europako lurraldeetan ere, bereziki turismo
arloan, senditzen dute beherakada handia,
horietan Londres, Parise eta Amsterdam hiriak
lehe...
Jordi Cuixart Òmnium Cultural elkarteko presidentea
eta Jordi Sanchez, 2015 eta 2017ko
urteetan Kataluniako Asanbladako (ANC) presidente
zena, 2017az geroztik preso daude.
Oroitarazteko 2017ko urriaren lehenean Hego
Katalunian antolatu zuten erreferedum bat
Kataluniaren autodeterminazioaren alde, Kataluniako
Parlamentuaren babespean.
Bozka egun horrek gatazkak
sortu zituen, anitz zauritu
eraginez eta bozkatzeko ahala
trabatuz, hautesleen kopuru
handi batek bozkatu zuen Katalunia
independente izan zedin.
Horren ondotik Espainol justiziak
agindua eman zuen 14 agintari
politikoen arrastatzea, horietan
Oriol Junqueras geroztik euro-deputatu
hautatua izan dena eta beti
kartzelan segitzen duena.
Joan den astean jakin da Jordi
Sanchez eta Jordi Cuixart-i kartzelatzeko
preso baldintza aldatu
zaiela, egunaz kanpoan dira eta arratsetan berriz
itzuli behar dute. Jordi Cuixart-ek enpresa
buru izanez lan egiteko baliatuko dela erran du
eta Jordi Sanchez-ek aldiz laguntzai...
Munduan zehar 5G sarea denetan sartzen
ari da eta herri bakoitza ari da zein-gehiagoka,
Finlandia lehena izan da bi hirietan ezarri
duena. Geroztik Europar Batasuneko herri
anitzek esperimentazioen egiten ari dira,
telekomunikazio operadoreak lagun dituztela.
Internazional mailan industrial lehiaketa
handia sortua du, Koreak jadanik 2018ko
Olinpiar Jokoentzat plantan jarria zuen, bide
beretik Japoniak ere aurtengo jokoentzat egina
izanen dela segurtatu du.
Urtarrilaren 21ean konferentzia bat iragan da
mundu guziko agintari politikoen ordezkariak,
ikerlariak eta industria munduko pertsonek
parte hartu dutena. Egun horien helburua zen
erakustea 5G sarea erabilgarria dela alor desberdinetan:
laborantzan, osagarri munduan,
hezkuntzan, garraioetan eta nola ez abusagailuko
tresnetan.
Sare berri horren etortzeak ez ditu denak satisfatzen,
230 zientzilarik deiadarra jo dute ondorio
biziki kaltegarriak eraginen dituela errana
da. Bereziki minbizia izaiteko arriskua, estres...
ONU erakundeak jakinarazi du, abenduaren
1etik harat, 520.000 pertsona tokiz aldatuak
izan direla, humanitario krisi handi bat
eraginez. Idlib probintziara eramanak izan
dira, Siriako ipar-mendebaldera, gehienak,
%80ak emazteak dira beren haurrekin. Bachar
Al-Assad Siriako agintariaren armadak
bazterrak etengabe bonbardatzen ditu, errusiar
hegazkingintzako armada lagun duela,
herritarrak bahituak senditzen dira. Horren
ondorioz milaka jende behartuak dira beren
etxeak uztea eta iparraldera buruz eskapatzera,
gehienetan Turkiako mugan gelditzen
dira.
ONUk zailtasunak ditu pertsona horier
laguntza ekartzeko, Jordaniatik pasatzeko
mugan trabak dituzte, Irak-eko muga hetsia
baita. Artatzeko sendagailuak eta ebakuntzak
egiteko tresnak ezin dituzte gehiago
helarazi, jakinez orotara 1,3 milioi jende han
kokatuak direla.
Galdegina zaie hemendik eta otsail hondar
arte aterabide batzuen atzemaitea, deiadarra
zabaldua dute nazioarteko herriak
engaia daitezen.
Almudena Carracedo eta Robert Baharek
egin dute dokumental bat frankismoaren
biktimeri hitza emanez. Geroztik zauriak geldituak
dira eta horren ondorioz familia anitz
gelditu dira jakin gabean beren arbasoak
zer bilakatu ziren. Almudena Carracedo
eta Rober Bahar-en dokumental horien
egileek nahi izan dute hitza eman gertakari
hori jasan duten familieri, ez baitute kargudunen
auzirik ukan, ez eta jakin beren
ahaideak zer bilakatu diren. Agertzen diren
lekukotasun horiek biziki hunkigarriak dira,
erakusten baitute pertsona bakoitzak bere
baitan dituen minak eta zauriak. Dokumental
hau ikusgai izanen da Espainol estatutik
haratago, otsailaren 13an eskualde huntako
zinegeletan izanen dela errana da. Almudena
Carracedo beste film edo dokumental
batzuentzat saristatua izana da, 2008an
eskuratu zuen Emmy Award saria “Made in
LA” dokumentalarentzat, latino-amerikarren
historia kondatzen duena, eta 2019an orain
aipatu “Besten isiltasuna” Goya sariarentzat.
Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak
bururatuak dira zenbait denboran huntan.
Urte bat pasa iraun dute. Jardunaldiak
(biltzarrak) arrakasta handiz iragan dira bai
eta ere bazterrean antolatuak ziren ikusgarriak,
antzerki, kantu, dantza, erakusketa.
Orain bere historiaren bigarren mendeko
laneri artoski lotua da erakunde ospetsua,
euskararen biziraupena luzara segurtatu
nahiz. Anartean, lehen mendeburuko ospakizunek
fruitu ederrak utzi dauzkigute.
Horietan Baionako Kalostrape jatetxean
urtarril bukaeran presentatuak izan zaizkigunak:
Berri Gogoa, Euskaltzaindiaren
lehen ehun urteak liburua eta Euskaltzaindia
100 urteko laguna komikia (edo istorio
marraztua, bande dessinée), bi obrak Juan
Luis Zabala kazetariak eta Amaia Ballesteros
marrazkilariak landuak. Gaualdi literario
hortan berean aurkeztua izan zaigu ere Euskaltzaindia
Egunak eta lanak dokumentala,
Bernardo Atxaga euskaltzainak proposatua
eta Fermin Etxegoienek zuzendua.
Euskaltzaindia 100 urteko lagu...