Azalekoa | 2020eko Otsailaren 20a

Dukak kentzeko, DUDAKEN tresna berria

M.O.

Dukak%20kentzeko_%20DUDAKEN%20tresna%20berria

Ikas pedagogia zentroak euskaraz hobeki idazteko, bereziki erakaskuntza arloan, tresna bat sortu berri du. Aines Dufau Ikas Zentroko zuzendariak, Beñat Oiharzabal (Euskaltzaindia), Céline Mounole (UPPA), Maia Duguine (Iker Zentroa), Antton Luku (Euskara erakasle ohia) eta Ixabel Erremundegi (Ikas) lagun zituela, plantan ezarria duten “Dudaken” tresna berria aurkeztu dauku.

DUDAKEN, zer da? Izenak berak adierazten duen bezala, dudak kentzeko hizkuntza tresna berria da, Ikas-en webguneari lotua eta sakelako telefonoetatik erabilgarria. Gaur egun 33 fitxa dira balia daitezkeenak, oroz gainetik gramatika sailekoak. Helburua da fitxa sinple batzuen bidez, euskaraz usu egiten diren pettoeri ohartaraztea eta huts horien zuzentzeko proposamenak eskaintzea. Ainez Dufauk zioen, batzutan pettoari ohartaraztea aski dela eta fitxari behatuz nork bere hutsak aise zuzentzen ahalko dituela. Beti bere erranetan: “Hala gertatzen da frantses okerrengatik, besteak beste frantsesezko hitz bakarraren parean euskaraz biga badirelarik, hala nola: “jusqu’à”, euskaraz denboraren eta espazioaren nozioak kontuan hartzen baitira: arte/raino. Beste adibide bat eman dauku: “comment?”: Nola da? edo Nolakoa da? Egoeraz ala ezaugarriez ari giren pentsatu behar baita”. Presente ziren hizkuntzalari adituek zioten, gaien arabera, fitxari behatzea aski dela, baina beste aldi batzutan formakuntza beharrezkoa dela. Fitxez gain, formakuntza saio batzuk antolatzen dituzte, Udako Euskal Unibertsitatearenak (UEU) baliatuz, baina ere informazio saioak antolatuz, lau eskola sareetako pedagogia arduradunentzat... eta AEKko erakasleentzat. DUDAKEN, nori zuzendua zaio? Tresna hau oroz gainetik Ikas zentroarentzat egina da, argitaletxeko langileentzat, erakasleentzat, itzultzaileentzat eta zuzentzaile lanetan ari direnentzat dela zioen. Horregatik diote hezkuntzarako estilo liburua dela. Ainez Dufauk gehitzen zuen, euskaldun orok DUDAKEN balia dezakeela, euskalgintzan eta berdin lan munduan oro har. Gramatika saileko duda zenbaiten argitzeaz gain, DUDAKEN-en atzemaiten da euskara nola ahoskatu, laburdurak eta sinboloak nola idatz eta beste hainbat gauza lagungarri direnak. Euskalgintzako arduradunek estilo liburu hori osatuz joanen dela zioten, beste nozio zenbait landuko dituzte ondoko hilabeteetan. Loturak eginen dituzte beste hizkuntza tresna balios batzuekin, besteak beste: Nola Erran hiztegi elektronikoa, Euskaltzaindiaren baliabideak eta Berriaren estilo liburua. DUDAKENen egileak Fitxaren eredua IKASeko lankide guzien artean osatu dute eta edukia Beñat Oihartzabal, Maia Duguine, Céline Mounole, Antton Luku, Ixabel Erremundegi eta Aines Dufauren artean egina izan da. Ilustrazioak aldiz Jean-Michel Lasausak eginak ditu. IKASen nahia DUDAKEN euskalgintzan eta oro har lan munduan erabil dadin, eta oroz gainetik erakasleek balia dezaten. Formakuntzaren abiapuntua da DUDAKEN, eta nahi lukete lau sareetako erakasle anitzek formakuntza saioetan aritzeko parada ukan dezaten.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/02/20

TXAPELDUNAK!

Jean-Louis Harignordoquy

Pentsatzen dut anitz irakurtua izan dela Santa Agedaz Berria egunkarian agertu Maddi Zubeldia kantari eta idazle onaren artikulua. Artikuluaren izenburua “txapeldunak !”. Euskal Herritar guti baita txapelketa mota bati ez bada, besteari jarraikitzen ez zaionik, zonbaitek usteko zuten berek gustukoa duten txapeldunen izenak agertzen zirela aldi bat gehiago. Funtsean, luzaz txapeldun irauteak indar gaitza eskatzen du, eta lehiaketan gazteago trebeak ateratzen dira beti. Ez, delako artikuluan, Maddi ofizioz erakaslea mintzo da haurrei ikastolatik kanpo proposatuak zaizkien lehiaketa soberakinez. Hauxe dio: “irabazlearentzat bikaina da, bainan beste guzientzat zer gertatzen da? Hau ote da transmititu nahi diegun eredua?”. Haren ustez, jadanik eskoletan haurrak sobera neurtuak eta mailakatuak direlarik. Maddiren arabera, “kirolean zeingehiagoka aritzera ohituegiak gaude, bestela irudikatu ahal izateko ere. Arte mailan, aldiz, gogorra da haurrei inposatzen z...

Irakurri segida

Azalekoa | 2020/02/20

Coronabirusa aitzina doa

JB

Orain arteko erritmoa segituz, lerro hauek irakurriko dituzuelarik, Coronavirus eritasuna detektatua dutenen kopurua 100.000 ingurukoa izanen da eta, betiko proportzioa segituz, hilen kopurua 2.000 ingurukoa ditaike. Txinako mediku eta erizainak ari dira, geldi-geldia, orenak kondatu gabe, eta lan baldintza gogorretan, eritasun berriari buru egiteko. Orain arte, birusa harrapatu duten 100 erietarik 10 dira sendatuak izan. Europan ere antolatzen ari dira eta urgentzian bildu diren Europar Batasunako osagarri ministroek herrien arteko koordinazioa indartzearen beharra azpimarratu dute. Zaintze neurrietarik harat, epidemiaren analisia eta geriza tresnen erreserba aipatu dituzte zeren eta maska eta eskularruen egile gehienak Txinan baitira eta erreserbak hutsak dituzte. Gehiago dena, Krista Kiuru, Finlandiako osagarri ministroak salatu duenez, Europako erremedioen iturria ere agortzeko arriskuan ditaike, substantzia aktibo gehienak Txinatik inportatuak direlako.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016