Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 20a

Herriko bozak: Euskoaren alde engaiatzeko deia

Herriko%20bozak:%20Euskoaren%20alde%20engaiatzeko%20deia

Hauteskunde bezpera huntan, elkarte anitz baliatzen dira hautagai izanen diren zerrenderi beren ikusmoldea edo(ta) sustengua eskatzeko. Euskal Moneta elkarte ere horietarik bat da. Anitz aldiz aipatu dugu tokiko monera hunek saltegietan eta enpresetan eraman duen lana, bezeroek euskoz pagatzeko ahalmena ukan dezaten. Gutiago aipatu izan da, baina Eusko elkarteak erakunde publikoetan sartzeko kanpainak eraman ditu. Euskal Elkargoak xede hunen alde bozkatu zuen. Bestalde jadanik 23 Herriko Etxek euskoak erabiltzen dituzte: Ainhoa, Aintzile, Anhauze, Azkaine, Aiherra, Baigorri, Baiona, Bastida, Bidarrai, Ezpeleta, Gabadi, Gamarte, Hazparne, Hendaia, Hiriburu, Izura-Asme, Lehuntze, Lekorne, Makea, Maule, Ozaze- Zühara, Sara eta Uztaritzek. Herriko Etxe horiek beren langileen soldata parte bat euskoz pagatzen dute, bai eta ere elkarteeri emaiten dituzten diru laguntzen parte bat. Horrekin batean erosten dituzten gauza batzuk ere tokiko monetan pagatzen dituzte. Helburua delarik lekuko moneta erabiliz, eskualdeko ekonomia sustatzea. Herri hauteskundeetako hautagaieri engaiatzea galdegiten dute, hautetsi kargua hartzen badute puntu hauen inguruan:  2020 an Euskoari kidetu.  Oraingo legeak eskaintzen duen ahalbideen arabera, lekuko zerbitzu publikoak euskoz ordaintzeko posibilitatea eskaini: kantinak, igerilekuak, aisialdi zentroak, CCAS (20 udal konpainiek euskoz pagatua izaitea onartzen dute).  Partez edo osoki euskoz pagatzeko duen nahikariaz hautetsiak, herriko langileak, elkarteak eta enpresak abisatu. Jadanik erabiltzen duten 23 Herriko Etxe horietaz aparte beste 30 bat zerrenda engaiatu dira, pentsatzekoa da ondoko egunetan beste batzuk ere beren baimena emanen dutela.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/02/20

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) 30 urte!

Euskal%20Kultur%20Erakundeak%20(EKE)%2030%20urte!
Pantxoa Etchegoin zuzendariak zioen: “Euskal Kultur Erakundeak berezitasunezko gobernantza bat alhan ezarri du: elkarrizketa eta elkarbizitzarako zubiak eraiki ditu lurraldeetako kultura eragileen eta erakundeen artean”. 1990ean sortuz geroztik, kulturaren erakundeak bide egin du, langile trebatuaz inguratua dela zioen, azpimarratuz 30 urtez Euskal Herria aldatu bada halaber izan dela ere euskal kultura. Herri dinamika baten indarra aipatu du, elkarte eta artista anitzez gure eskualdea osatua dela azpimarratuz. Euskal Elkargoarekin eraman den partaidetza ere aipatu du, “euskal kulturaren aldeko politika sendo baten finkatzeko aukera ona izan daiteke”. Eusko Jaurlaritzak kultura praktiketaz egin ikerketa ere aipatu du, agertzen baita Ipar Euskal Herrian euskarazko ikusgarrientzat jendeek duten atxikimendua. Jende gehiago ibiltzen baita antzerki, zinema eta bertsu saioetan, baina ere herri anitzetan kabalkada edo pastoralak antolatuz. Testuinguru ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/02/20

Zapeta blues (Joan den asteko segida)

Txomin Heguy, Hazparne 2019ko abenduaren 28a

Arazoa da, ez baldin badira behar orduan gauzak erraten, ongaitzak azaltzen, tripako minak husten, irri negarrak isurtzen, hots dolua egiten, herrian familia batean bezala, zenbat belaunaldiren buruan hori guzia aurpegira zapartatzen zaigula. Aitortu nahi ez den eritasun larri bat bezala. Hori agertu da joan den arratseko Tilleuls-etako bilkuran. Hazparnek ez du jakin zapatagintzaren memoria aberats horren transmititzen. Ia mende batez mundu hori eraiki zutenei buruzko aintzatespena obratzen. Tilleuls ostatuko elkarretaratzean erran dudan bezala, gure belaunaldiaren ardura hutsune horretan handizki engaiatua da. Sakonki aztertu behar litezken hainbat arrazoiengatik, orduan ez dugu batere neurtu transmisio horren behar premiatsua. Industria garai disdirant horren arrasto guziak edo gehienak desagertzera utzi ditugu, bereziki lantegiak, tresneriak, makinak, oroitzapen fisikoak. 1980ko hamarkada horretan, bigarren lantegi zerratze handia izan zenean, zap...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/02/20

Haziak Loratzen BIKOIZKETA EUSKARAREN URTAROAN

Itsasuko izarrak

Haziak%20Loratzen%20BIKOIZKETA%20EUSKARAREN%20URTAROAN
Gure Itsasuko Gau-Eskolako B2 taldea, joan ginen azaroan Kanboko mediatekara euskararen urtaroan parte hartzera. Aktibitatea: film bikoizketak. Kiko Jauregi eta Nagore Irizarek aurkeztu ziguten lana. Lehenik, itzultzaileek euskaratzen dute filmaren jatorrizko testua. Ondotik, bikoizleek begiratzen dute jatorrizko filma euskarazko testuarekin. Zertarako? Istorioa ulertzeko eta pertsonaien izaera barneratzeko. Zuzendariak hautatzen du bikoizle bat pertsonaia bakotxarentzat. Filma zati ttipitan banatzen da eta zati horiek “take” deitzen dira. Gu entseatu ginen “take” bat egiten, hasteko marrazki-bizidun batekin eta gero film batekin. Hirunaka pasatu ginen; paper bat genuen gure aitzinean, pertsonaien izenekin, elkarrizketarekin eta denborarekin. Irudien parean, testuarekin bikoizketa entsegu batzuk egin genituen. Eta prest ginelarik, grabatu genuen. Deskubrimendu biziki interesgarria izan zen guretzat eta aperitifa ttiki batekin, goxoki bukatu genu...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/02/20

Haziak Mintzo: Ate idekitzeak Ortzaizeko eskolan

Idazleak: Gaizka, Noah, Manon, Laura, Elaia, Sanaa, Ellande, Maiana eta Isaac. Ortzaizeko San Mixel eskola

Haziak%20Mintzo:%20Ate%20idekitzeak%20Ortzaizeko%20eskolan
Otsailaren 8an hainbat eskoletan ate idekitzeak ziren. Guk ere, Ortzaizeko San Mixeleko ikasleek eta erakasleek gure eskolako ateak zabaldu ditugu guraso ohieri eta berrieri, 9etatik 12ak arte. Ate idekitze hauentzat gure eskola presentatu dugu guraso berrieri eta gelan egiten dugun lana erakutsi dugu gure gurasoeri. Ikasle bakotxak ardura bat zuen, bi ikaslek gurasoeri ongi etorria egiten zuten, ondotik gurasoak jartzen ziren eta beste bi ikaslek paper bat eta arkatz bat banatzen zuten. Diktaketa hasten ahal zen! Bi ikaslek diktaketa irakurri dute gurasoeri eta ondotik ikasle batek arbelan diktaketa hori huts anitzekin idatzi du. Helburua, denek elkarrekin zuzentzea. Ondotik, bi ikaslek matematikako eragiketa batzuk eman diete, biderketak eta zatiketak. Gurasoak ohartu dira zein ongi den kalkulagailua! Burumuina ongi berotu eta hiru taldetan banatu gira eta hiru atelier ezberdin egin ditugu:  Sukaldaritza  Mahain jokoak  Elkarlaneko jokoak A...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/02/20

Itsas Bazterretik: Elur ateraldia 4. eta 3.eko Itsas ikasleendako!!

Piarres Larzabal Kolegioa

Otsailaren 8an, larunbatez, kolegioko 4. eta 3.eko ikasleak Gourettera joan dira, Olagarroa kirol elkarteari esker! Elurra urritzen ari bada ere, gozatzeko beste bazen! Lau eta hirugarreneko 45 ikasle izan dira eskiatzera aurten. Maila guzietako ikasleei idekirik, motibazio handiarekin abiatu dira goizeko 6:00etan kolegiotik! Bazterrak hain xurituak ez baziren ere, umore onean lagun artean egun eder bat pasatzeko gogoz joanak zirenez, haien doia topatu dute bertan. Ziztuan lerratzearen sentsasio goxoak eta zirrarak ekarri dituzte etxera, ondokoan elurraren xamurra gozatzen ahalko dutenen esperantzan! Esker beroenak ere bai etorri diren laguntzaile guziei!

Irakurri segida

3536. zbk

Gizon baliosa da duenetik emaiten badakiena.

(Einstein)


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016