Herriz Herri - Ahetze (L) | 2020eko Otsailaren 20a

Jarraiki koralaren biltzar nagusia

Panpili

Otsailaren 7an bildu gira Ahetzeko Kultur Xokoa etxean, Jarraiki koralaren partaideak biltzar nagusia egiteko. Jean- Pierre Iribarren buruzagiak egin du ongi etorria biltzar kideeri bai eta ere gomitatuak ziren hiru herrietako auzapezeri: Ahetzeko Philippe Elissalde, Arbonako Marie-Josée Mialocq eta Arrangoitzeko Philippe Etcheverria. Parte hartu dute ere gure bi apezek: Sentucq eta Beranger. Aipatu ditu ere ongi ez diren Maite Biscar, Christiane Larronde, Fifine Larroquet eta Jean-Luc Lingrand. Laster senda ditela. Biltzar hastapenean gogoan hartu ditugu ere Léonie Haran, Germaine Buyal eta Jean Urkia urte huntan hil zaizkigun lagunak. 2019 urte hondarrean 51 lagunek parte hartzen zuten gure elkartean. Mayie Hiribarren idazkariak eman ditu gora-beherak: 7 espos meza, 24 ehorzketa meza eta bestaburuetako mezak kantatu ditugunak. Urteko konduak ere berdinean ditugu. Bulegoko kideen berritzea egin ondoan, deliberatua izan da ateraldi baten egitea udazkenean Albi hiriaren bisitatzeko. Biltzarra bukatzeko, zintzur bustitze eta ondotik afarian omore onean bururatu da Hiriartea ostatuan. Milesker deneri.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016