Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Otsailaren 20a

Aiherra

Aiherra

Xalbat eta Mattin Frantziako txapeldun Pilotarien aldetik berriz ere berri onak, batez ere gaztetxoentzat, Xalbat Duhalde eta Mattin Echevertz- ek duela 3 aste Euskal Herriko txapelketa irabazirik, joan den ibiakoitz arratsaldean Frantziako txapelketa bururatu baitzuten aldi huntan ere finala irabaziz. Oztibarreko Eneko Ibarrola eta Antton Lopeperen aurka, 40 eta 26. Final hau Senpereko Gantxiki trinketean iragan zen. Biba zuek, biba Abarratia pilota elkartea eta segi aitzina! Urtesaria SOS laborari elkarteari, otsailaren 28a aitzin SOS Laborari taldeak, hau da laborarien ordaintza zerbitzua, jakinarazten dauku laborari bakoitzak urtesaria otsailaren 28a aitzin ordaindu behar duela. Aihertarrek urtesaria Jean-Marie Dartaguiette Etxaikoari, Pascal Minjou Etxebazterrekoari edo Graxi Beyries Garraldakoari helarazi behar diete, eta Izturiztar laborariek Patrick Bidart Urrutikoari edo Sylvain Donapetry Mendiburukoari. Urtesari honen heina hau da: 50€ etxalde buru edo kideentzat, 35€ ezkonlagun edo familia laguntzaileentzat. Odol emaitea Aiherran: astelehen eta asteartean Odolaren banatze zentroak jakinarazten du odola emaiten ahalko dela heldu den astelehen goizean, otsailaren 24an (8:00- 12:00), eta biharamunean otsailaren 25ean astearte arratsaldez (15:00-19:00). Jakinez odolik ez dutela aski eritegi eta ospitale horietan, paradaz balia gaitezen beharrezkoa den laguntza ekartzeko. Ongi etorri deneri! 32. mus zoingehiagoka, martxoaren lehenean Sortzez Garbia eskola giristinoak urte guziz antolatzen duen mus lehiaketa, aurten martxoaren lehenean antolatuko du, eta Denen Etxean iraganen da. Xehetasunak berantago, baina orain beretik nota ezazue!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3536. zbk

Gizon baliosa da duenetik emaiten badakiena.

(Einstein)


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016