Herriz Herri - Azkaine (L) | 2020eko Otsailaren 20a

Azkaine

"Otsail erditan zozo-emeak xitan behar du" erran zaharra egiaztatua dela dio Azkaingo baratzezain batek. Udaberri seinalea! Mintzaldi-eztabaida Ortzegun iluntxean, 20an (19:30), Eneritz Zabaletak hitzaldia eskainiko du kontseiluko gelan Herriko Etxean ondoko gaia aurkeztuz: ahal bezain jende gehienari euskara ikasteko aukera emaiteko zer egin? Euskararen bizigarritasuna eta normalizazio linguistikoa laguntzeko zer politika bultzatu? Eneritzen kolaborazioarekin mintzaldiaren ondotik eztabaida antolatuko du Azkaine Bai-ek. Adin Goxoaren biltzar nagusia Bil Tokin iraganen da ortzegun huntan ere, 20an (10:30-11:30), oren batez, 10€ko urte-saria kide izaiteko biltzea. Ondotik (11:30), hasiko da biltzar nagusia urteko diru harat-hunatak, administrazio kontseiluko kideen herenaren erreberritzea, lehen sei hilabeteko ateraldia, elkarretaratze bai eta heldu den udazkeneko bidaiaren aipamena ibiliko direlarik aipagai. Oroitarazia da herritik kanpo muntatu ateraldientzat izen emaiteak autobus handi bat betetzea arte mugatuak direla. Galdera guzieri erantzun ondoan Achafla Baita ostatuan bilduko dira bazkarirako izena eman duten guziak. Janari eta edari onak hartuz memento goxo baten pasatzeko mentura, kanta, musika eta dantzan aritzea nahi dutenek gozatuz. Sagarnotegi bazkaria Xoko Ona ostatuak antolatzen du otsailaren 29an, larunbatarekin usaiako menua eskainiz; erreserbatu behar da, 27ko azken epea.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016