Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2020eko Otsailaren 20a

Baigorri

Baigorri

Aitzina Baigorri Herriko Etxeko hauteskundeak martxoaren 15 eta 22an iraganen dira. Horri buruz, “Aitzina Baigorri” taldeak (Jean-Michel Coscarat auzapeza barne) biltzar bat antolatu du joan den astean Herriko Etxean, jende multxo pollitaren aitzinean. Taldeak, azken 6 urteetako bilana eman du baita ondoko urteetako programa larri larria aurkeztu. Hau, bost sail nagusitan azaltzen da: hartua den dinamika segitu, aktore ekonomikoekilako harremanak sendotu, trantsizio ekologikoan eta energetikoan engaiatu, lurraldeko agintariekin elkartasunean lan egin eta elkartasun neurriak ongi kondutan hartu. Ondoko egunetan hauek xeheki zabalduak izanen dira herritarreri. Badakigu aldi huntan Baigorrin, biztanleen kopurua ttipitu delakoan, herriko kontseiluan 15 hautetsi izan behar direla eta zerrenda huntako hauen izenak agertu dira. Ordena alfabetikoan aurkitzen dira: Isabelle Arangoits, Betti Bidart, Sebastien Clauzel, Jean-Michel Coscarat, Antton Curutcharry, Marie-Agnes Haristoy, Daniel Ithurburua, Annie Juantorena, Frantxua Mocho, Bernadette Mousques eta Betti Olçomendy jadanik hautetsi zirenak eta gainera Jean-Paul Bibes, Hélène Deguiraud, Maddalen Dupuy eta Sandrine Mercapide hautagai berriak. Herri Elkargoko hautagaia: Antton Curutcharry eta ordezkaria: Marie-Agnes Haristoy.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016