Herriz Herri - Baiona (L) | 2020eko Otsailaren 20a

“Burdina” ikusgarria

a€œBurdinaa€%20ikusgarria

Michel Portal Baionako antzokian (20:30), otsailaren 27an ikusgai izanen da. Euskal Kultur Erakundearen eta Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionalaren ko- errealizazio bat da. Kantuaren, dantzaren eta antzerkiaren bitartez, “Burdina, hierro, la saga du fer” sorkuntzak halako murgiltze poetiko bat eskaintzen dauku andaluziar familien intimitatean. Miseriak bultzatuta, Bizkaiko burdin meategietara heldu ziren, Trianoko mendietako "urre gorria " ateratzeko. Ikusgarriak agurrak, itxaropenak, maitatu pertsonaren galtzea kontatzen ditu... eta bakarrik gelditzen diren emazteentzat, zortea eskuetan hartzeko eta berpizteko beharra. Adriana Bilbao dantzaria deliberamendu horren adibide argia da. Bere flamenkoak hegan egiten du Beñat Achiaryren eta Raúl Micóren euskal eta andaluziar kantuekin batera, Guillermo Guillén eta Michel Queuilleren musiken gainean eta burdin-haga eskuetan duten hiru harrizilatzaileren erritmora, hauek arbasoen memorioa irudikatzen dutelarik. Baionan Kantuz: Otsailekoa Otsaila laburrago da baina bere laugarren larunbata goizik jin da, asteburu huntako dugulako. Baionan Kantuz prestatzen duen Tuntuna elkarteak egutegitik ez du begia kentzen behar ere, eta programa eder bat apailatu du kantu herrikoiak herrikoiki kantatzea gustukoa duen ororendako, akapela eta musikarekin denek maite dugun bezala. Programa hori beti bezala www.baionan-kantuz. eus gunean aurkituko da eta kantuen bideoak ere, berrienak barne beren duda mudekin, hobeki egin artean. Errepika berri bat ere sartuko zauku beharritik, “Bidajez” kantu xuberotarra Jean-Louis Davant-en hitzekin Jean Etxartek troxatu duena. Beraz larunbat arte, joan gaiten Bidajez, bederen kantuaren bitartez!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3536. zbk

Gizon baliosa da duenetik emaiten badakiena.

(Einstein)


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016