Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Otsailaren 20a

Hazparne

Hazparne

Eskolak ezagutu Ama eskolaren aldi izanen da heldu den 22an. Bere auzo handien gisa, Jean Verdun eskolak ateak idekiko ditu eta ikasle berrien izenak hartuko otsailaren 22an (09:30 – 12:00). Jakin izenaren emaiteko familia eta osagarri karnetak erakutsi behar direla. Hiru labur metraia Joan den astean aipatu zine festibala berriz Haritz Barnen izanen da otsailaren 21ean (20:30). Egun hortan hiru film labur erakutsiko dira. Film labur horien egilea Jean Larregaray da. Aiziriztarra, zinema eskola eginik ekoizten hasia da. Filmatxoek euskal historia eta kultura omentzen dute. Garai desberdinetan kokatzen diren pertsonaia desberdinak erakusten dituzte molde finean. Euskal Herri barnekaldeko herrietan filmatuak izanki, gure herri batzuen ikusteko parada ere da. Filmen ondotik egilearekin hitz egiten ahalko da. Hazparne – Azpeitia Elkarte hunek bere biltzar nagusia egin zuen iragan hilabetean. Urte asko badu orain bi herrien arteko harremana zaintzen duela eta bizirik atxikitzen bereziki ibilaldiak eginez. Jaz Arrain eta Arnoaren bidea egin zuten eta aurten Azpeitia – Iruñean ibilaldia eginen dute. Martxotik uztailaren hastapenera, hilabetean etapa bat kurrituz. Bestalde maiatzaren 31n Xoxote egunera joaiteko gomita luzatua da. Azpeitiarrek aldiz Makea Oinezen parte hartzen dute. Bada ere beste harremanik: gau eskola, musika eskola, kolegioa... eta pestak. Bainan jende gehiago behar litakeela elkartearen biziarazteko erran da eta nahi duenak ongi etorria ukanen duela.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016