Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2020eko Otsailaren 20a

Irisarri

Irisarri

“Ihaute Denbora” erakusketa Eliane Heguiaphal argazkilariaren erakusketa hau ikusgai izanen da Ospitalean otsailaren 14tik maiatzaren 7ra. Kataluniatik abiatuz, Kantabrian gaindi ibiliz, Euskal Herrian gaindi... hogei bat ihauterietako argazkiak dira ikusgai. Thierry Truffaut etnologoaren testuak eta Maritzuli konpainiaren janzki ederrek osatzen dute erakusketa hau. Ihauteri koloretsuetatik kontrako irudia da agertzen, Pirinioetako ohidurak agertuz, beldurrak eta sinesteak sinbolizatuak direlarik. Ospitalea zentroak, erakusketa hunen ildo beretik animazio desberdinak antolatuko ditu, horietan lehena otsailaren 22an. Libertimendua Irisarrin ere Libertimendua iraganen da otsailaren 29an (10:00), gazteak ari dira kartsuki egun horren prestatzen. Zirtzilekin batean Irisarri, Lekorne, Luhuso eta Makeako dantzarien ikusteko parada izanen dugu. Ondotik bazkaria izanen da, lekua atxikitzeko deitu: 06-82-15-65-14. Euria balitz emanaldia Airoski gelan iraganen da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3536. zbk

Gizon baliosa da duenetik emaiten badakiena.

(Einstein)


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016