Herriz Herri - Itsasu (L) | 2020eko Otsailaren 20a

Itsasu

Itsasu

Heriotze Berriz ere heriotze bat izan dugu gure herrian azken egun hautan: zendu da Jasmin CAZORLA jauna, Irigoineko etxe gunean bizi zena. 66 urte zituen. Doluminak helarazten dizkiogu familiari astekari hunen bidez. Ihauteriak Azken "txanpan" sartzen dira aurtengo ihauteriak! Hirugarren eta azken asteburua falta da oraino. Larunbat huntan, otsailaren 22an, hauxe izanen da Kaskaroten ibilaldia goizeko 9:30etarik goiti: Ameztoia, Jauretxea, Agerria, Etxegaraia, Irigoinia auzoa, Irigoin Ttipi, Zelaia, Ordokia, Xilarrenia eta Goxoki Gaualdia! Erran behar da arras ikuskizun pollita eskaini daukutela dantzari eta kaskarotek joan den larunbat iluntzean Atharri ezker pareteko zelaian. Ez da "zirtzilkeria" faltarik izan segur! Hurbiltzen ari diren herriko bozek berek eskaini dute gaia, eta egia erran, jorraldi pollita hartu dute bai batzuek eta bai besteek! Gelditzen den negurako ongi jantzirik atera dira denak! Hori guzia umore eta izpiritu hoberenean, bistan dena. Jendalde ederra hurbildua zen, aro goxoa lagun. Mus lehiaketa Berrikitan Txistulari ostatuan iragan da 35. mus lehiaketa, Euskal Herriko xoko guzietarik etorri 135 taldek parte hartu dute. Gabadiko Lamarque eta Urruñako De Escurrak irabazi dute, Beskoitzeko Mouesca eta Calderon-en kontra. Hirugarren lekua hartu dute Ortzaizeko Biscay eta Errecartek, Itsasuko Aguerre-Saint- Pierre parean zituztela. Itsasuko Membrede eta Ervitik irabazi dute Lekorneko Etchebarne- Iriart-en kontra. Sariak eman ondoan denak goxoki afaldu dira, azaroko hitzordua emanez. Odol emaiteak Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez aste huntan, ostegun eta ostiral arratsaldez, otsailaren 20 eta 21ean, Sanoki gelan (15:30-17:00)..
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016