Herriz Herri - Lekorne (L) | 2020eko Otsailaren 20a

Lekorne

Lekorne

Eskola publikoko burasoek antolatzen dute “Afrikar” gaualdi bat (18:00), Hodi Aldean. Animazio desberdinak izanen dira, haurrak mozorrotuak, ondotik kuskus platerak ere izanen dira, han berean jateko edo etxera eramaiteko. Bestalde Urtsuko Xoriak taldeak urtero bezala herriaren itzulia eginen du. Horra nun eta noiz pasatuko diren:  Otsailaren 22an Gerezieta auzoa eta arratsaldean Lekorne, biharamunean 23a berriz Gerezietan izanen dira.  Otsailaren 29an Atezain auzoa, biharamunean martxoaren 1ean Eskarba eta Matxubide auzoetan ikusiko edo entzunen dira.  Martxoaren 7an Basoita eta 8an Lekorneko plazan bururatuko dute beren ibilaldia. Lekorneko gazteriari ongi etorri beroena egin!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016