Herriz Herri - Sara (L) | 2020eko Otsailaren 20a

Sara

GANEX

Herriko bozak: Bi zerrenda presentatzen dira, “Har Hitza” Ellande Alfaro zerrenda buru eta bestea oraiko auzapezarena “Sara Zain” Battitt Laborde buru. Beraz nik bertze anitzek bezala, Sara ereman dezatela beti gora, gazte eta adinekoak lagunduz. Abisu: ihauteriak ari dira hurbiltzen otsailaren 29an larunbatarekin egun guzian gazteria mozorrotua ibiliko da auzoetan etxez-etxe, biharamunean igandearekin meza ondoan, haurrek eta helduek eginen dituzte dantza batzuk eta zanpantzar jujatu eta erreko dute. Urtarrileko heriotzeak: Barenetche Marie sortzez Ayez 81 urte Legureko bordakoa 2020- 01-02. Sistiague Jean-Michel 67 urte Plaza auzokoa 2020-01-29. Kirolak Pilota: trinketean buruz buruka 2. mailan: Haroçarene Olivier galtzaile 40-13 Denis Endararren kontra. 3g: Haroçarene Arnaud irabazdun 40-18 Zaharrer Segiren kontra. 4g: Bimboire Antton galtzaile 40-00 Amikuzeren kontra. Artekoak: Sansinena Xanti irabazdun 40-00 Hardoytarren kontra. Elizalde Lauran galtzaile 40-00 Miarriztarren kontra. Gazteak: Iribarren Oihan irabazdun 30-00 Amikuzeren kontra. Alvarez Telio galtzaile 30- 21 Denek Bat-en kontra. Union Basque batasunean: kimuak: Semerena Eneko – Saint Martin Joanes galtzaile 40-25 Denek Bat-en kontra. Belleret Milan – Goyenetche Ellande irabazdun 40-29 Oztibartarren kontra. Errugbia: Getxon Sarak irabazi 19-10 Getxoren kontra
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3536. zbk

Gizon baliosa da duenetik emaiten badakiena.

(Einstein)


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016