Herriz Herri - Zuraide (L) | 2020eko Otsailaren 20a

Zuraide

E.A.

Zuraide

Ortzeguneko gauan etxetik desagertu zen 17 urteko puttikoa, ortziralean ikastetxera ez agertzearekin, etxekoak arranguratzen hasi dira eta agintarieri seinalatu dute. Jendarmeri zernahi jende juntatu da, eta zoko moko miatzen ibili Zuraide eta inguruko herrietan gaindi, Senpereko aintziran barna, helikopteroa itzuli bilaka airetan. Azkenean larunbatean 4ak eterdi inguru Dantxarian ikusia izan da, jateko zerbaiten erosten ari. Zer soleimendua buraso, anai-arreba eta gu guzientzat! Zuraideko familia guziz ezaguna, eskerrak, min baino beldur gehiago ukan dugula! Hauteskunde solas Alde guzietan aipu bainan gure herrian berri gutti filtratzen da. Zerrenda bat oraingo auzapezarekin aipu da, osatua denez ez dakigu. Bigarren bat bidean dela, jakina, herritar guzieri ideki nahian deialdia zabaldua izan baita. Laster finkatua izan behar gintezke. Pau VILELLA i ESTEVA Katalandarra sortzez, duela zonbait urte gure artean plantatu zen hezur artatzaile gisa. “Begiak ba omen ditu eskuetan” zion urrunetik jin den emazte batek. Herrian ederki integratua da, euskaraz ere untsasko ikasia. Zuraiden absolutuki egoitza finkatu nahian, gora- behera batzuk jasan zituen. Hala nun zentrotik bi urratsetan bere arta-gela muntatu duen berak, kuttun kuttuna, gu guzien atseginez!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016