Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 20a

Denak berde!

Denak%20berde!

Herriko bozen karietarat, ikusten da, aitzineko aldietan baino aise eta aise gehiago, hautagai gehienek nahi dutela "berde" agertu! Aspaldian "berde" direnek aitzina segitzea ildo beretik, ez da batere harrigarri bistan da! Bainan xuri eta gorri, edo kolore berezirik ez-eta, denak edo kasik denak "berdatzen" ari zaizkigu! Berek hala diote eta aski gora gainerat! Hoinbeste jendek ingurumenaz holako arrangura ukaitea, hauxe da gauza ederra! Hala behar litake segurik! Beroan bero badira ere hor gaindi "berdeak" baino "berdeago" agertu nahi dutenak! Axola bera dauka, bere solasen arabera, Macron jaun presidentak. Bere alde dituen deputatuak bildu baititu, argi eta garbi zabaldu diote gisa hortako mezua! Ingurumena gogoan, denek behar dugula erne ibili, biziki erne! Eta biharamunean berean joan da Frantziako mendi goren-gorenaren mazela batetarat, hango aire onaren hurrupatzerat eta handik ere dei bera du lau haizetarat hedatu. Ingurumenaz axolatzea dela behar-ordu premiatsuenetarik, beharbada premiatsuena.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2020/02/20

Batasun-gose

Bilkura berean Macronek lausengatu ditu bere aldeko deputatuak eta deitu ditu elgarri biziki atxikiak egoiterat. Elgarri atxikiak eta Macroni ere ba bistan da! Batasun gose da gure gizona. Egia erran, azken hilabete horietan, deputatu zonbait hasiak ziren doi bat bederen kexatzen. Presidentak etzituela entzuten; etziotela ere biziki kasu egiten. Halako arrangura samin bat polliki hedatzen ari zena. Hainbestetaraino nun, ez idurika, hamalau deputatu baitira alderditik kanpo joanak gorenagiro hori ezin jasanez. Macronek laudatu du gain-gainetik gehiengoan partzuer diren guzien arteko batasuna, haustura bat ezin onetsia litakeela eta denentzat pozoin hutsa! Erakusterat eman du beraz harreman gehiago, eta harreman hobeak, nahi dituela gehiengoan diren deputatu horiekin. Bainan nola ez da lehenago ohartu gauza asko etzirela batere haxean?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/02/20

Libratu dute

Muslaria

Patrick Balkany eskuindar politikari ezagutua, luzaz Levallois- Perret hiriko auzapez egona, preso altxatua izan zen joan den irailean, lau urteren kartzela bildurik diru negozio nahasi batzuetan barne izana zela. Osagarriak ez laguntzen-eta ardietsi du libratua izaitea. Ikusi da beraz presondegitik ateratzen, mehatua eta hein bat nekez ibilki iduriz segurik. Bere abokatak azpimarratu du libratze hori arrunt legez-lege egina izan dela, ez dela nihundik ere auzapez ohiari egina izan zaion fagore bat. Bazterretik beste solasik ere entzuten da haatik. Frangok egiten duten galdea: beste norbait gertatu behar Patrick Balkanyren kasuan, berdin aise ardietsiko ote zuen presondegtik hola ateratzea.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016