Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Zaldibar: zabortegiko lita

Joan den astean aipatu genizuen hemendik Zaldibar Bizkaiko herriko zabortegian gertatu lur lita. Lurraz gain, zaborrak ere litatu dira ondorio kaltegarriekin. Larriena da, bi langile 500 tona lita azpian harrapatuak izan direla eta bi gorputzen bilatzeko lanek dirautela. Lanak ez dira errexak, zeren zabortegia sutan baita eta egongortasunik gabe eta suarekin lanik ezin egin. Lan horiek egitean, agertu da zabortegian dioxina eta furanoa bazela zaborretan. Gobernuak bi neurrigailu ezarri ditu airearen kutsadura neurria jakiteko. Dagoeneko, kirolik ez egitea gomendatzen zaie, Eibar, Ermua ala Zaldibarko jendeei. Erreala eta Eibarren arteko futbol partida ezeztatua izan da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/02/20

Ezbeharrak eragin erreakzioak

Ezbeharrak erreakzio soka luzea eragin du. Jaurlaritzaren kontrako kritikak entzun dira, gobernuaren utzikeria salatuz, eta bere ardura ez duela behar bezala bete. Lehendakariaren jarrera ere salatua izan da, biktimen familiei erakutsi enpatia eskasagatik. EH Bilduk galdatu dio lehendakariari legebiltzarrean agerraldia egin dezan ezbeharraren berri emaiteko. Bizkaiko hainbat batzokiren atarian zaborrak ezarriak izan dira salaketa paperekin. EAJ-k gogor kritikatu ditu horrelako ekintzak, drama hortaz zenbait baliatzen direla politika eta joko “zikina” egiteko gehituz. EH Bilduren iritzian, "egunak pasa ahala gero eta argiago dago Urkulluren gobernua utzikeriaz aritu dela eta ez dituela bere ardurak behar bezala bete, eta horren emaitza begien bistakoa da: bi langile desagerturik eta ingurumen kalte larriak inguruan". Zaldibarkoa "gaizki egindako gauza askoren ondorioa" izan dela, eta "ez hondamendi naturala ". "Zabortegiaren jabeek ez dute ingurumen ar...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/20

Apirilak 5eko hauteskundeak: EAJ garaile?

Inkestaren arabera, Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke apirilaren 5eko hauteskundeak eta EH Bildu eta PSE-EE bigarren eta hirugarren indarrak izan lirateke. Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak deitu ondoan, boto-asmoaren gaineko informazioa argitaratzen duen lehen inkesta da. Inkestak emandako datuen arabera, EAJk berriro irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, 31-32 aulki lortuta. Lau ordezkari gehiago lortuko lituzke, beraz EAJk eta PSE-EEk osatutako koalizioak gehiengo osoa izanen luke. PSE-EEk ere gora egingo luke: 11-12 legebiltzarkide erdietsita, 2016ko hauteskundeetan baino 2-3 ordezkari gehiago. Bigarren indar politikoa EH Bildu izango litzateke, berriro ere: 17-19 legebiltzarkide lortuz. Elkarrekin Podemosek, aldiz, behera egingo luke; laugarren indarra litzateke (2016an hirugarrena izan zen), eta 8-9 aulki eskuratuko lituzke. PPk ere egingo luke behera, 3-4 legebiltzarkide galduta, eta Vox-ek eta Ciudadanos- ek ez lukete ordezka...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/20

Aita Mari itsasontzi humanitarioak 158 migratzaile lagundu ditu

Aita Mari ontzi humanitarioa Italiako Sizilian, Messinako portura heldu da. Azken egunotan, 158 migratzaile salbatu ditu Mediterraneoko uretan. Denak osasun egoera onean direla diote. Italiako agintariek eman zioten itsas porturatzeko baimena. Astelehen arratsaldean 60 pertsona erreskatatu zituen ontziak, eta igandean beste 93: 40 gizon, 16 emazte -tartean 3 haurdun-, 12 urtetik beherako 13 ume eta 18 urtetik beherako 24 nerabe daude gobernuz kanpoko erakundearen ontziak salbatutakoen artean. Mediterraneoa da munduko muga latzena migratzaileentzat. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak eman datuen arabera, 2019an 1.885 pertsona hil ziren uretan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/20

35.000 ikasle Erkidegoko 103 euskaltegietara

Zabalik da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegietan 2019-2020 ikasturtean izena emateko epea, “Euskararekin gehiago ahalko duzu” lelopean, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Donostiako Urrats euskaltegian erran duenez. Aitzineko urteetako matrikulazio datuak berriro lortuz gero, 35.000 bat ikaslek, euskara ikasteko edo bere gaitasuna hobetzeko ikasketa abiatuko dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Ikasturte honetan, gainera, inoiz baino diru laguntza gehiago izanen dituzte ikasleek. Jaurlaritzak %37z emendatu baitu aurten ikasleei diru laguntzak ematera bideratutako aurrekontua. Helburua da, erakunde guzien diru laguntzak baliatuz, 2020-2021 ikasturtean euskara ikastea dohainik izatea B2 mailara arte. Zupiria sailburuaren hitzetan, herritar moduan “ahalduntzeko” beste modu bat da euskara ikastea: “Euskararekin gehiago ahalko duzu da aurtengo leloa. Euskara ikasiz, ikusezina zen mundu bat ikusgai bilakatzen da. Euskara...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/20

Frantziako Poliziak David Pla atxilotu du, Espainiaratzeko

Frantziako poliziak arrastatu du David Pla, Hendaian, polizia etxera sinatzera joan denean. Hendaian bizi da Pla, familiarekin, eta espetxe zigorra osorik beteta jazko apirilean aske utzi zutenetik, astean bitan joan da polizia etxera sinatzera, euroagindu eskaera trenkatu arteko neurri administratibo batengatik. Frantziako Kasazio Auzitegiak jazko abenduaren 18an erabaki zuen David Pla euskal preso ohiaren kontrako euroagindu eskaera onartzea, eta Baionako espetxean sartu dute Pla: hamar egunen buruan Espainiaratu beharko lukete.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/20

Nafarroako hamar ikasletik hiruk ikasiko dute euskarazko D ereduan

Euskarazko D ereduan ikasiko dute hamar haurretik hiruk; euskara irakasgai duen A ereduan hamar haurretik bik; erdara hutsezko ereduan hamar haurretik bostek. Beraz, Nafarroako ikasle berrien erdiek ez dute euskara ikasgai gisa ere izango. Nafarroako ikasleek joan den astean izan zuten aurrematrikulatzeko aukera, otsailaren 3tik 7ra. Orotara, hiru urteko 5.676 haur aurrematrikulatu dituzte, jaz baino berrehun haur gutiago. Hiru urteko haur horietatik %63k ikasiko dute ikastetxe publiko batean, jaz baino %2 gehiagok. Kontratu peko bortz ikastetxetan, Iruñeako lautan eta Tuterako batean, toki falta izan dute, eta laster eginen dute plazen zozketa.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/20

Errioxan, haserreak eragin zigilu berria

Errioxako arnoak arrakasta zabala ardietsia du munduan zehar. Bainan ez dira mahastizain guziak ideia berekoak. Errakzio saminak piztu ditu Errioxako agintarien artean, ABRA Arabako Errioxako soto ttikien elkarteak bultzatu duen Arabako Mahastiak zigiluak. 110etik gora mahastizain daude ABRAn eta arnogileek behin eta berriz azaldu dute Errioxako jatorri izena gobernatzen duten upategi handien mende ez dutela gerorik, haien bideragarritasuna kalitatea baita, eta Errioxan kantitatearen apustua ari baita nagusitzen aspaldian. Horregatik bultzatu dute Arabako Mahastiak zigilu berria.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/20

Loraldia

Loraldia Festibalaren seigarren edizioak, euskal kulturako zenbait izen nagusi izanen ditu gogoan; hala nola Iparragirre, 200 urte beteko baitira aurten Urretxuko bardoa sortu zenetik, Joseba Sarrionandia, Agustin Xaho eta Fermin Muguruza. Baina nazioarteko hainbat pertsona eta beste begirada batez berrinterpretatuko ditu jaialdiak. Bob Dylan euskal unibertsora eramango dute eta Lisboako fadoak ere plaza izango du Fernando Pessoa omentzeko. Aurtengo edizioan, antzerkia, dantza, musika, literatura, zinema, gastronomia eta bertsularitza izango dira 20 egunez.

Irakurri segida

3536. zbk

Gizon baliosa da duenetik emaiten badakiena.

(Einstein)


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016