Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Hiruburu, joaldun eta beste!

Hiruburu_%20joaldun%20eta%20beste!

Donibane Lohizunen, xarmanki hasi dira ihaute-bestak, aroa zinez gisa hartakoa, iguzkia goizik desagertu bada ere. Biziki eguraldi goxoa, maiatzean bagine bezala kasik! Hartza han zen erran tenoreko etorria larunbat goizean. Begiraleak ere han, beren hiruburu famatuekin, dantzari horiek, beti berdin alegera, ihauteriaren seinale. Karrikaz karrika hartzak egin du zernahi itzuli bainan beti bezala frango luzaz egon da merkatugunean eta inguru hartan. Frango ausarta aurtengo hartza, musu bat aise emaiten neska gazte guzieri! Eta nihauri ez dauta gapelua burutik kendu eta gero harekin jostetan arizan! Mutiko ttipi bati botatu ere dio eta hura xintxoa izan da, berehala turnatu daut! Hainbestenarekin, hartza egarritua zen eta joan da arno xuri xortaño baten edaterat. Han ziren ere joaldunak, Baionatik jinak, Orai-Bat elkartekoak. Musikariak ere erne, dantzariak berdin, eta jendeak alde bat txaloka! Sorgin-gaua: hori etzen ihautebesten hastapena baizik! Aste guzian izanik ausagailu asko, tailer berezi eta beste, ortzirale arratsean horra sorgin-gaua Ziburuko plazan! Nehork ez daki xuxen erraiteko nor diren sorgin horiek eta nundik jiten diren bainan andana gaitza izaiten da, denak berdin harro! Ibilaldi nagusia: larunbat arratsaldean izanen da ibilaldi nagusia, usaian bezala Ziburuko plazatik Donibaneko Herriko Etxearen aitzinerat. Itzuli asko eginez harat eta hunat. Agian anitz izanen dira mozorrotuko direnak! Bakoitxa bere gusturat bainan Ihauteri elkartekoen deia izanki ahalaz gaiak hartzea lehengo mito, ipuin eta leienda berezietan. Zanpantzar han izanen da, ibilaldiaren burutik buru agurtzen ahalko da bainan gero epaitua izanen da eta hain segur surat botako dute! "Herriko bozak": hau ere ihaute-besteri lotua dute! Igandean, arratsaldeko 5etan, Harriet- Baitako karpapean, Iduzkilore taldeak emanen du "Herriko bozak" antzerkia, Piarres Larzabal zenak iragan mendean idatzi zuena. Gai seriosa segur, biziki seriosa, bainan irriz asetzeko parada hauta ere ba denbora berean!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/02/20

Lurrak nola balia?

Lurrak%20nola%20balia?
Nun zer egiten ahal den herri batean, eta zer ez den egin behar, hots lurrak zertan baliatzen ahal diren, hortaz bada nun nahi ere buruhauste frango auzapez eta beste hautetsientzat. Hori da lur-antolaketa edo lur-moldaketaren sail berezia ahal bezen xuxen behar dena ereman. Denetan bezala, Donibane Lohizunen ere badira hortaz ikusmolde desberdinak. Joan den egunean, bozen aitzineko azken bilkuran, hautetsiek hori zuten preseski solasgai. Ikustea nolako neurriak behar diren pikoan ezarri. Jean-François Irigoyen auzapezak eta hunekilakoek egin dute beraz proposamen parrasta bat, aztertuz nola behar litakeen apailatu. Diotenaz arrunt arrazoinki arizan dira, garapen sano eta orekatu bat sustatzeagatik. Deusetarik ez sobera edo eskas, izari ona atxikiz burutik buru. Dela etxebizitza gogoan, dela ingurumena untsa begiratzeagatik. Garapen baten alde beraz bainan garapen hori ez nola nahikoa izan behar. Jadanik, garapen hitzarekin ere badira haatik eztabaidak. Garapena ...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/02/20

"Muga zabaldu" erakusketa

Erakusketa berezi bat ideki da Erlaitzbidearen bazterreko Asporots-Ttipi egoitzan. Itsas hegiaz arduratzen den elkartea sustatzaile eta antolatzaile. Gaia: mugak zer diren orokorki eta bereziki muga zer izan den eta zer den gaur egun Hendaiako xoko hortan. Giza eskubideak ere gogoan eta hor berean bada nun zer erran eta zer erakuts. Mugak ekartzen dituen errextasunak bai eta ere trabak. Ekitaldi berezi zonbait izanen dira, hala nola larunbatean, otsailak 22, ibilaldi bat muga hegi hortan, goizeko 10etarik goiti.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/02/20

Izen berri batekin

Hendaian, biziki ezagutua da, eta preziatua, Nid Marin artategia. Denbora batez, Gurutze-Gorriaren esku izana, beste erakunde batek bere gain hartua duela hiru urte eta zuzendari berri bat kargutan jarria joan den udan. Ikerketa asko akulaturik erabaki dute obra askoren egitea, Etxearen izena ere kanbiatuz. Deituko da Haientzat, euskal izen bat beraz. Haientzat? Bainan norentzat? Arta beharretan direnentzat.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/02/20

Ziburun, sozialistak abertzaleekin

Denetan bezala, Kostalde guzian ere, hautagai zerrenda gehienak ja agertuak dira herriko bozeri buruz. Azken puntan, bat edo beste oraino nunbaitik jalgitzen ahal haatik. Deus arrarorik ez da aditu azken egun horietan. Ziburun bada haatik gauza bat azpimarragarri dena. Aldi huntan, eta hori gauza jakina ja bulta huntan, sozialistek ez dute zerrendarik agertzen. Zonbait ba sartuak abertzaleekin Ziburu Bizi zerrendan, hala nola Emilie Dutoya lurralde biltzarrean dena sozialisten artean. Bainan gauza berria hauxe da, alderdi sozialistak deplauki bere sustengua segurtatzen diola Ziburu Biziri. Hori jakinarazi du argi eta garbi Albert Péry auzapez ohiak izenpetu ageri batean.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016