Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 20a

Irlanda bateratzeari buruz?

Joan den astean, Irlandako Errepublikan iragan diren hauteskundeetan, Sinn Fein alderdia da garaile atera, bozkazaleen %24 eskuratuz, bere historiako emaitza azkarrena izanki. Sinn Fein alderdia, IRA erakunde armatuaren adar politikoa izana zelako, baztertua zen berriki arte eta ezin zuen aliantzarik egin, nahiz eta bake akordioak 1998an sinatuak izan. Irlandako Errepublika 1921ean sortu zenetik, poderea partekatzen zuten zentro eskuineko Fine Gael eta zentro ezkerreko Fianne Fail baino gehiago egin du boz kopuruen aldetik. Lehen aldikotz Sinn Fein bigarren indar parlamentarioa bilakatu da, 160 aulkietatik 37 bereganatuz. Sozial arloko arrazoinek dute gehien bat Sinn Fein alderdia azkartu. 2008ko krisiaren ondotik berpizte ekonomikoa izan da bainan ez denentzat. Finantza mundutik urrun diren jende anitzek zailtasun handiak dituzte biziaren karioagotzeari buru egiteko. 2012tik hunat, bizitegien prezioak kasik doblatu dira Dublinen eta bizitegi finkorik gabeko jendeen kopurua 4 aldiz biderkatu da azken 6 urteetan. Gainera, Sinn Feinen arrakasta handiagoa izan da oraino gazteen artean. Orain koalizioak egin beharko ditu gobernu berria osatzeko, eta ez da partida errexa izanen. Azkenik, Brexitaren itzala hor dago eta Brexitaren kontra bozkatu zuten Ipar Irlandar gehienek, %55,8. Gainera, joan den abenduan, Sinn Fein barne hartzen zuen nazionalista koalizio bat da, lehen aldikotz, nagusitu da Ipar Irlandan iragan diren hauteskundeetan. Egoera berri hortan, Sinn Fein alderdiak, Irlanda bateratzearen aldeko erreferenduma 2025eko hitzemaiten du.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2020/02/20

Bretainia ere bateratzeko lehen urratsak

JB

Bretainia historikoa bitan zatitu du Frantziako Errepublikaren lurralde egituraketak. Alde batetik Bretainia izeneko eskualdea, 4 departamenduz osatua dena eta Pays de la Loire eskualdean kokatua den Loire Atlantique departamendua, Nantes edo Naoned hiriburua duena bestaldetik. Badu zonbat urte berexiak izan diren bi eremu horiek elkartzeko lanean ari dela DIBAB erakundea eta biziki begi onez hartu du Bretainiako Kontseiluaren azken erabakia: aurtengo aitzin- konduan Bretainiako bi parteak bat egiteari buruzko erreferenduma finantzatzeko 100.000 euro baztertzea. Lehen pauso ohargarri bat Bretainiako Kontseiluan ordezkaritza duten alderdi politikoen arteko adostasunari esker gauzatua izan dena. Baina batasunari buruzko erreferenduma egiteko bi eremuetako Kolektibitateen baiezkoa beharrezkoa da eta orain arte Loire Atlantique Departamenduko Kontseiluan ez da aldeko gehiengorik agertu, nahiz eta 100.000 sinadura bildu izana bateratzearen aldeko mugimenduak. Horrez ...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/02/20

Black Rock eta erretretak

JB

Finantza munduko aktiboak kudeatzen dituen makro egitura da Black Rock sozietatea. Pentsa, 6.000 miliar dolar kudeatzen ditu, hori baita 2,5 aldiz Frantziako PIB edo Barne Produktu Gordina. Ondorioz, mundu guziko enpresa nagusietan akzioak baditu eta horien administrazio kontseiluetan sartua da. Bestalde, gobernu eta Banku Zentralen kontseilaria bilakatua da azken urte hauetan, baliatzen duen Aladdin deitu super kalkulagailuari esker. Europako buruzagi politiko anitzek kolaboratzen dute olagarro moduan aitzinatzen den Black Rock sozietate horrekin eta Frantziako adarreko presidentea den J.F. Cirelli gomitatu du Macron presidenteak. Frantziako premiazko erreformak aztertu behar dituen CAP22 komitean parte hartzeko, estatuak funtsezko ekonomiak egin ditzan helburutzat hartuz. Cirelli jaunak proposatzen duena da norberak erretretarako baztertzen duen diru zama handitzea, Black Rock bezalako fondoak lagun, errepartizio sistemako diru partea ttipiaraziz. “Erretretara...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/02/20

Hoinbeste?

Muslaria

Ingurumena gogoan, aipatua izan da ere itsas-bazterreko eskualde askotan duten arrangura pisua. Itsasoak goiti eginarekin -frangotan aipatua dugun gaia- anitz etxe ez direla begiratzen ahalko, itsas-hegitik sobera hurbil izanez. Joan den egunean plazaratua izan den txosten baten arabera, orotarat 50.000 etxe balitazke kasu hortan. Eta jadanik horra eztabaidak! Batzuri iduritzen kondu hori ez dela batere xuxena, aise gehiago ere beharko direla alde bat hustu

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/02/20

Langabezia gibelerat ari

Muslaria

Azkenik agertu konduek salatzen dute langabezia ozka on batez ttipitu dela Frantzian azken hilabete horietan. Lanean artzeko adinean direnetan %8 eta erdi dira orai lanik gabe. %10a gainditua izanik duela bost urte. Gobernuak kukuruku eta kukuruku, hori dela hartu dituen neurri askoren fruitua. Parte hala ditake bainan ikusi behar da ere Europan gaindi giro hobea dela lanaren alorretan. Herrialde askotan, hala nola Alemanian eta Erresuma Batuan, langabezia Frantzian baino gehiago ttipitu da. Bestalde, 35 urtez azpikoetan langabezia ozkaño batez emendatu da eta ez ttipitu. Bestalde oraino, konduen egiteko moldea ere doi bat kanbiatu dute eta badira lanik ez dutenak eta ez halere sartzen lanik ez dutenen zerrendan, edo ez dutela lanketa ibiltzeko bortxarik, edo zerbait gisaz ez dutela lanik xekatzen, edo badutela lan baten laster ukaiteko mentura. Hots, langabeziaren eztitze hori gauza ona da bainan ez da halere espantuka artzekorik.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/02/20

Ustegabeko berria

Muslaria

Hauxe da bazterrak sesitu dituen berri bat. Bereziki Parisen. Aspaldixkoan, macrontiar zerrenda baten hautagaiburu plantatua zen Benjamin Griveaux ministro ohia, haste-hastetik Macronen aldeko kartsuetan kartsuenetarik agertua. Bat-batean jakin da ez dela gehiago hautagai. Idazki batzutan eta bideo delako batean itsuski apaldua eta zikindua izanik -gezurrez zikindua berak dionaz- gibelerat egin du, bere familiaren gatik ere etzuela segitzen ahal. Gertakari bat zinez harrigarria! Dena den, igande arratsaldean, Agnès Buzyn osasun-ministroak hartu du Benjamin Griveaux hautagai ohiak utzi tokia, bi egun lehenago berak aski erranik etzuela holakorik aditu nahi ere! Gobernutik ateratzen ere da eta ordaina berehala izendatua izan da, Olivier Veran Isère aldeko deputatua, ofizioz medikua.

Irakurri segida

3536. zbk

Gizon baliosa da duenetik emaiten badakiena.

(Einstein)


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016