Han eta Hemen | 2020eko Maiatzaren 21a

Herriko bozak berriz gogoan

Egia erran herriko bozen karietara sortzen diren burrunbak isildu ziren, hetsialdi egoera justu egun batzuk berantago gertatu zelakoz. Horra berriz aipu direla, frantses gobernamenduak bere aginduak eman dituelakoz. Lehen itzulitik pasatu diren herriek, maiatzaren 28a aitzin beharko dituzte kontseiluak berritu. Bereziki hor dugu ikusiko auzapez karguak nork hartuko dituzten eta zein izanen diren Euskal Elkargora buruz abiatuko diren hautetsiak. Baldintza berezietan iraganen dira kontseilu horien osaketak, osasun neurriak errespetatu beharrean, hain segur ez dira Herriko Etxeetan iraganen, baina bai herriko gela handietan. Herriko kontseiluak publikoari idekiak dira, legeak hori behartzen duelakotz, aldi huntan ari dira ikusten hori posible izanen den eta kopurua zenbatekoa litzateken. Ipar Euskal Herrian diren 158 herrietarik, 18k beharko dute berriz bozkatu, horietan zenbaitzu herri ttipiak dira, nun hautetsi bakar batzuk eskas diren kontseilua osatzeko. Hauek dira: Alduden kontseilari bat eskas, Amenduzen 4 hautetsi, Bildozen 8, Landibarren 3, Larrañen 3. Lau herri ttipi hauentzat, 2. itzuliaren beha egon beharko, auzapez eta auzapez-ordeen hautatzeko. Hiri handiek, 1.000 biztanle baino gehiago dituztenek, zerrenda osoak aurkeztu beharko dituzte. Huna zein diren hauteskundeetara berriz abiatuko direnak: Azkaine, Baiona, Biarritze, Bidaxune, Bokale, Hendaia, Itsasu, Maule, Senpere, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburu. Bigarren itzuliak noiz iraganen diren ez da oraino egunik finkatua, maiatzaren 23a aitzin “Kontseilu zientifikoak” behar du bere iritzia eman, ondotik estatuak du eguna finkatuko. Mementoan xehetasun batzuk eskas dira, aipatzen baita berriz lehen itzulitik dena berriz hastea edo(ta) segitzea bigarren itzulira. Hauteskunde egunaren inguruan ere informazio desberdinak izanez, hobe deus ez aipatzea, berantago ere ukanen dugu parada. Pentsatzekoa da bazterrak berriz berotuko direla, hauteskunde horiek herritarrenganik interesa baitute.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/05/21

Biarritzen Laurence Alaux-ren erakusketa berriz ikusgai

Biarritzen%20Laurence%20Alaux-ren%20erakusketa%20berriz%20ikusgai
“Alternances” Laurence Alauxren erakusketa ikusgai da maiatzaren 14tik ekainaren 21 arte, egun guziz (14:30-19:00), salbu asteartetan. Gaurko egoera dela eta, bisitak 10 pertsonaka eginen dira. Laurence ALAUX Tarbes hirian sortua da, 32 urte zituelarik Martinika ugartean zuen arte munduaren tira ukan, berriz itzuli zelarik bere obrak energia garbiekin osatu zituen. “Alternances” deitu erakusketa, Sainte-Eugenie Elizpean kokatua da, 50 obra ikusgai direlarik.

Irakurri segida

3545. zbk

Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/21

Eta orain?

Janbattitt Dirassar

Ez bide da deusik irabazten gure solasetan dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste makur egiten duen gaitz izigarri horrekin. Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus deabru hori. Zer den berenaz, nola hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi- Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik. Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan gure onetan zena, gaitza etzadien sobera heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez erraiterik zertarat goaze...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016