Maska banatzea
Herriko Etxeak jakinarazten du
herriko biztanleek maska bat eskuratzen
ahal dutela Herriko Etxerat
hurbilduz arratsaldetan 2:30etatik
5:30ak arte. Jakin ezazue herriko
bost emazteren
lan baliosari esker
ditugula. Eskerrak Jeanne Ardantz,
Hélène Baudour, Bernadette Bidondo,
Anne-Marie Harispe eta Mari
Paz Urricariet-i.
Ibarreko ate idekitzeak
“AIBA” elkarteak bilkura bat antolatu
du heldu den urriko 16tik 18ra
beharrak diren ibarreko ate idekitzetaz.
Mementoko egoera ikusiz,
proiektuaren segurtatzea zaila da
bainan jakinez agorril arte bederen
ez dugula xehetasun gehiagorik
ukanen gertakari hunen mantentzeari
buruz, erabaki dugu anartean
lanean segitzea hertsadurak
konduan hartuz. Erran gabe doa,
feriaren egitea kabalik gabe, ez
luke zentzurik. Eztabaida gaualdiak
ere toki garrantzitsu bat badu.
Alabainan, urtean zehar eramana
den lan baten ondorioa da bai eta
etorkizunean abiatze bat. Hemen
ere beste anitz lekutan bezala
holako antolaketa batek gastu
handiak baditu baita ere baimen
frango baitezpadakoak. Beraz
aurtengo, egiten bada, pentsatzekoa
da programa sinpleago bat
izanen dela gastu guttiago eginez.
Erran zaharrak dion bezala, musikak
erranen dauku nola dantza!