San Isidro tristeak Antzuolan,
Antzuolar eta Aihertarrik
gabe…
San Isidro egunaren ospatzea
ohi dute Antzuolan, Maiatz erditsutan,
eta aurten joan den larunbatean
zen. Nahiz eta labori guti
dagoen Antzuolan, laborantza
eta kabala feira edo azoka antolatzen
dute urtero, herriko kabala
ederrenen erakusketa eginez, eta
laborantza inguruko animazio
ezberdinak antolatuz: behi deizte
desafio, pintxo lehiaketa, txorimalo
lehiaketa (txorien haizatzeko
baratzetan ezartzen diren mamu
edo izigailuak), bertsu saio eta
beste.
Aurten kolore berezia zuen San
Isidro egun honek, koronabirus
pandemia madarikatu honengatik
ez baita usaian bezala egin
ahal izan. Gainerat aurten Aiherrako
kabalkadako dantzariak
gomitatuak zituzten, eta ez dira
etorri. Antzuolarrak triste ziren, eta
Aihertar dantzari eta laguntzaileak
ere, han ala hemen ez baitute
konfinamenduaren lehen garaian
errepetizionerik ahal izan.
Halere egunaren markatzeko,
herritar batzuek txorimalo edo
kukumarro lehiaketan parte hartu
dute, pintxo lehiaketan ere,
Antzuolako txistulariek kalejira
egin dute, erran nahi baita herri
barneko karriketan barna ibili direla
txistua joiten, behar den distantzia
edo arteka atxikiz haatik
musikarien artean
(ikus argazkia).
Beñardo Kortabarria, Antzuolako
auzapezak, zioen halere beti gogoan
dutela Aihertar Kabalkadako
dantzariak Antzuolara gomitatzea,
2 herrien arteko trukaketak eta
proiektuak berriz pentsatzea, mugak
zabalduko direnean, eta pandemia
hau bururatuko denean.
Antzuolako bestak aurten ez
dira eginen
Pandemia istorio honen ondorioz,
konfinamenduko lehen asteetan
Antzuolarrentzat ez da errex izan,
beren etxeetan hetsirik egoitea
bortxatuak baitziren salbu eta
bakarrik janari erosketen egiteko!
Orain egunaz beren herrian eta
Gipuzkoako herrietan ibiltzen ahal
dira, lanera joaiten ahal dira ere,
baina aktibitate guziak ezeztatuak
dira. Herrian 3 ostatu daude irekirik,
baina kanpoan baizik ez da
zerbait hartzen ahal, klienten arteko
distantziak errespetatuz, hots
hauek ere hutsak gelditzen
dira. Antzuolako
besteri doakienez, ez
dira hain segur eginen.
Jai batzordea (besta komitea)
maiatzaren
27an
bilduko da, zerbaiten
erabakitzeko.
Kontseiluko bilkura,
astelehenean, Denen
Etxean
Joan den martxoan herriko
bozak iraganik, azkenean
herriko kontseilu
berria biltzen ahalko
da. Bilkura heldu den
astelehenean, maiatzaren
25ean iraganen da
(21:00), Denen Etxean.
Herriko auzapeza,
axuant edo auzapez
ordeak, eta ordezkari
ezberdinak bozkatuko
dituzte.
3545. zbk
Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.
Ez bide da deusik irabazten gure solasetan
dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten
beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula
norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste
makur egiten duen gaitz izigarri horrekin.
Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite
xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus
deabru hori. Zer den berenaz, nola
hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango
ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste
frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna
da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela
naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi-
Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik.
Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko
konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan
gure onetan zena, gaitza etzadien sobera
heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori
bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren
gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik
Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez
erraiterik zertarat goaze...