Dolu - Herria kazeta
hunen irakurle jarraikia,
Axafla Baitako Iñazio
Indak, mundu hau utzi
zuen Pazko astelehenez,
apirilaren 13an, 87 urtetan,
eritasunak gaina harturik.
Anitz urtez Herriaren irakurle
leiala izan da. Bera pilotari izana
eta pilotazalea, ez zuen huts
egitekoa kirol horren zutabea
bereziki. Azkaineko berrieri anitz
atxikia eta euskara bai eta kantua
errotik gustukoak zituen.
Hetsialdia izanez, ez zen elizan
sartzea haizu eta oren erdiko ospakizuna
hilerrietan iragan zen
hogoi bat familiako kideek otoitz
eta kantuz Iñazioren inguruan,
Jean Eliçagaray apezak zuzentzen
zuela ospakizuna.
Jean-Pierre Cachenaut apez eta
adiskideak, pandemia hunek
sanotzera utziko duelarik giroa,
hain segur, eukaristia ospatuko
duela azkaindarrak kartsuki bilduz,
Iñazio eta zendu diren herritarren
fagoretan.
Maska banaketa eta
maskagintza
Lan munduko gehiengoa etxetik
atera eta, herriko karrikak ez
dira ordutik kasik hutsak eta isilak.
Bertzelako giroan sartu gira
aste huntan: auto tutak entzun
dira, abiadura polliki azkartu ere,
aurpegiak arindu eta jendeen arteko
harremana libratu; libertate
gehiago gure joan-jinetan eta
sakelan paperik gabe ibiltzea
zilegi da.
Saltegi, merkatu, miriku, ile
apaintzale eta bertze frango
tokitara hurbiltzeko hobe edo
beharrezkoa maska aurpegian
ongi kokatua erabiltzea.
Herriko Etxeak gomita luzatua
zuen, azkaindarreri, astelehen
arratsaldetik ortzirale iluntze
arte, Biltoki salara bakotxak oihalezko
maska bana eskuratzeko.
Baina, astearte arratsaldeko
maskak agortu dira, 4.300 bizilagunentzat
arras xuhurki jin
baitira Euskal Elkargotik. Hori
ikusirik, auzapezak galdatu du,
bortz urte huntan asteazken
arratsalde guziz biltzen den
dendari multxoari, laguntzea
maskagintzan parte hartuz.
Astelehen arratsaldetik beretik
hasi dira beraz hamar bat
xinaurri ttipi, denak emazteak,
kolorezko oihalki, mihise eta
bertze mozten, behar den neurrian
emaiten, plegurak moldatzen,
kaxatzen, azpiltzunak josten
eta elastikoak muntatzen,
geldi gabe aste guzia lanean
maskaketara jiten zen jendea
hornitzeko. Horra beraz, bertze
herri anitzetan bezala, orenak
kondatu gabe eta dohainik egin
duten lan ederra. Eskerrak merezi
dituzte!
3545. zbk
Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.
Ez bide da deusik irabazten gure solasetan
dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten
beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula
norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste
makur egiten duen gaitz izigarri horrekin.
Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite
xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus
deabru hori. Zer den berenaz, nola
hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango
ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste
frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna
da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela
naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi-
Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik.
Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko
konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan
gure onetan zena, gaitza etzadien sobera
heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori
bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren
gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik
Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez
erraiterik zertarat goaze...