Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2020eko Maiatzaren 21a

Baigorri

Baigorri

“Irouléguy”-ko sototik abisu “Hilabete bat hetsia egon ondotik, ateak berriz idekitzen dauzkizuegu. Sotoa idekia izanen da beraz, astelehen, asteazken, ostiral eta larunbatetan, goizez (9:30-12:00) eta arratsaldez (14:00-18:00). Arau berriak errespetatzeko antolatu gira: maska, distantzia neurriak, garbiketa errepikatuak… Zatozte gustuan gure eskaintzen deskubritzera eta “Kattalin Xuri” gure azken sorkuntzaren jastatzera. Milesker zuen sustengua eta elkartasunagatik” Heriotze Duela zonbait egun zendu da Franck Stanley Moschos, 54 urte zituela. Meulan-en, Yvelines herrian sortua, zonbait urte bakar zuen etorria zela Baigorrira, horrela hemen jende gutik ezagutu dute. Seme baten aita zen eta maiatzaren 15ean erraustua izan da Biarritzen. Gure doluminak dolu hunek hunkitzen dituen guzieri. Maska banaketa Joan den larunbat goizean Plaza Xoko gelan, Herriko Etxeak banatu ditu nekezia zonbaitekin eskuratu dituen maskak. Herritar bakotxarentzat bat eman dute eta egun hortan bila jin ahal ez direneri Herriko Etxean pasatuz, harreran bat emana izanen zaie. Bestalde, maskarekin batean, Herriko Etxeak informazio gutun bat eman du herriko egoeraren berri oroitarazteko. Zonbait zerbitzu idekiak dira, hala nola: Herriko Etxea zabalik da usaiako tenoretan; Posta ere ibiakoitzetan salbu; eskolak ere ba, hezkunde ministeritzak galdegin baldintzen errespetuan; komertsioak, jakinez ostatu eta jatetxe zonbaitek eramaiteko janari sistema antolatu dutela; Turismo Bulegoa, astean bi egun erdiz, astearte eta ortzegun goizetan. Baionako ospitaleko aitzin postua orain arte osagarri etxean zagona, VVFera eramana izan da hobeki erantzuteko krisiari, larritzen baledi. Zalantzan daude igerilekuaren idekitzea, kanpalekuarena eta VVFarena ere. Zer bilakatuko dira herriko bestak eta beste plazako hitzorduak? Ondoko egunetan ageriko.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2020/05/21

Baigorri

“Irouléguy”-ko sototik abisu “Hilabete bat hetsia egon ondotik, ateak berriz idekitzen dauzkizuegu. Sotoa idekia izanen da beraz, astelehen, asteazken, ostiral eta larunbatetan, goizez (9:30-12:00) eta arratsaldez (14:00-18:00). Arau berriak errespetatzeko antolatu gira: maska, distantzia neurriak, garbiketa errepikatuak… Zatozte gustuan gure eskaintzen deskubritzera eta “Kattalin Xuri” gure azken sorkuntzaren jastatzera. Milesker zuen sustengua eta elkartasunagatik”

Irakurri segida

3545. zbk

Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/21

Eta orain?

Janbattitt Dirassar

Ez bide da deusik irabazten gure solasetan dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste makur egiten duen gaitz izigarri horrekin. Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus deabru hori. Zer den berenaz, nola hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi- Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik. Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan gure onetan zena, gaitza etzadien sobera heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez erraiterik zertarat goaze...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016