Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Maiatzaren 21a

Hazparne

Hazparne

Elgarretaratze bat Oraino beste emazte bat eraila izan da bere senarrarenganik, Angelun maiatzaren 6an. Gure eskualdean, 2005az geroz 24 emazte dira gizon batenganik erailak izan direnak! Luzaz gertakari horiek “etxeko drama” gisa aipatu dira, erailtze sexistak direlarik. Azken denbora hauetan jende asko altxatzen da egitate horien kontra eta isiltasunaren bukaera galdegiteko. Bortizkeria betidanik izan da eta konfinamendu garaian, zernahi gauza gertatu da bizitegi hetsietan: Euskal Herrian bikote bortizkerien salatzeak %60ez emendatu dira. Erasotzaileen lagun hoberena isiltasuna delako eta ez duelako konplize izan nahi, jendea bildu da Hazparnen ere, astelehenez (maitazaren 11n) Herriko Etxe aitzinean: “Ez gira ez isilduko” erraiteko. Herriko Etxea Nortasun agiri eta pasaporte zerbitzuak berriz ideki dira. Galdearen egiteko dosierraren ukaiteko eta pausatzeko hitzordu bat hartzen da. Dokumentua prest delarik sms bat igorria da abisatzeko. Orduan aski da xerka joaitea. Mediateka Ez baldin bada publikoari oraino zabaldua, hunek ere, liburu eta dokumentuen prestatzeko moldea atzemana du: Biblio'Drive, eramaiteko kultura! deitu duena. Maiatzaren 19an abiatua du. Nola egin beraz? Nahi dena hautatu katalogoan: mediateque@hasparren.fr eginez. Erreserbatu internetez: forms. gle/X8sVEd6mBF36Hwuk8 edo telefonoz: 05-59-70-16-83. Bila joan, asteartetik ostiralera (14:00-18:00) edo larunbatean (09:30-12:00). Familiaka eta asteka manatze bat egin daiteke, liburuak kutxa berezi batean ezarri behar dira. Liburu horiek aste batez bazterturik egonen dira. Xerka jiteko maskaren ezartzea gomendatzen da. Hondarkinak Etxean atxikiak izan diren hondarkinen biltzeko hamar bat ontzi hori badira ezker paretan (Pierre Broussain karrikari buruz) eta Xapitalian (Gamm Vert aldean). Beste hondarkin arrunten bilketa lehen bezala egiten da berriz. Maskak Euskal Elkargoak eman masken banaketa hasia da: lehenik 65 urtez goitikoek ukanen dituzte (2 bakotxak). Gero, ukan arau maskak etxeetara helaraziko dira besteendako. Herriko kontseilu berria Lehen itzulian hautatuak izan diren kontseiluek funkzioak hartzen ahal dituzte maiatzaren 18az geroz. Hortarako apailatuko den bilkurak maiatzaren 23a eta 28a artean iragan behar du. Baldintza berezi eta zorrotzak errespetatuko dira: pertsonaka 4m²... beraz herriko gela zabal batean egiten ahalko da edo Herriko Etxean bainan orduan ahal bezain jende guttirekin, prokurazioak eman eta. Dena den ateak hetsirik izanen dira eta ahal bezain laburra beharko du bilkurak. Herriko kontseilu berria laster hasiko da lanean beraz.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3545. zbk

Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/21

Eta orain?

Janbattitt Dirassar

Ez bide da deusik irabazten gure solasetan dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste makur egiten duen gaitz izigarri horrekin. Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus deabru hori. Zer den berenaz, nola hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi- Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik. Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan gure onetan zena, gaitza etzadien sobera heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez erraiterik zertarat goaze...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016