Baigura Ikastolako sartzea
Asteartean 5 urteko 10 ikasleekin
hasi dira. Ostegunetik goiti
1., 2., 3., 4. eta 5. urtekoekin
segitu eta ostiralean Ama Ikastolako
azken urtekoak juntatu
dira. Astelehenean Ikastolako
artekoak sartuko dira. Ikastolara
heltzea eta joaitea arautua
da burasoek urruntasun
neurriak errespetatuz.
Goizetan klasea egiten dute
3 taldetan, 15 haur gehienik
taldeka, gela batean 4. eta 5.
urtekoak, beste gela batean 1,
2. eta 3. urtekoak eta ondoko
gelan ama ikastolakoak.
Eguerditan ahal bezainbat
ikasle etxerat sartzen dira (ahal
dutenak). Egoiten direnek (10
bat) etxetik ekarri bazkari hotza
jaten dute gelako mahainetan.
Bazkalduta jokoak eta irakurketa
bakotxak bere lekuan eta
14:00etatik goiti, 15:00ak eta
laurden arte berriz lanean. Eta
azkenik eguna goxoki bururatzeko
eskulanak edo kirol pixka
bat.
Andereñoek diote haurrak
kontent direla ikastolarat jiteaz
eta ohartu dira hetsialdi denboran,
familia gehienetan karraskan
lanean arizan direla.
Orokorrean lehen astea ongi
pasatu da eta denek mementu
goxoak pasatu dituzte.
Herriko kontseilu berrien
osatzea
Lekornen eta Makean, hautagaitzarako
zerrendak lehen
itzulitik pasatu ziren, mementoan
ez dugu berririk kontseiluko
bilkurak noiz iraganen diren.
Aste huntan bilkuraren egunak
finkatu beharrak dituzte. Ondoko
astean aipamena eginen.
Makea
Eskola Publikoaren sartzea
Makeako eskola publikoan, CP
maila hasi da, 12 ikasletarik, 8
haurrek eskolako bidea berriz
hartu dute. Beste 4 haur amaeskolan
dira, hauen burasoak
“lehentasunezko langileak” izanez.
Lekorne
Bazkariak manatzen ahal
Plazan kokatua den Etchebarne
ostatuak ere “drive”
moduan apairuak proposatzen
ditu. Menu desberdinak, helduentzat
edo(ta) haurrentzat,
11:30etarik harat hartzen ahal
dira. Azken epea manatzeko:
10:00ak, deitu 05.59.29.62.63
edo mailez restaurant.etchebarne@
orange.fr.
3545. zbk
Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.
Ez bide da deusik irabazten gure solasetan
dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten
beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula
norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste
makur egiten duen gaitz izigarri horrekin.
Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite
xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus
deabru hori. Zer den berenaz, nola
hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango
ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste
frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna
da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela
naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi-
Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik.
Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko
konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan
gure onetan zena, gaitza etzadien sobera
heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori
bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren
gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik
Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez
erraiterik zertarat goaze...