Herriz Herri - Luhuso (L) | 2020eko Maiatzaren 21a

Luhuso

Herriko Etxea - Baimena emana izan dela eta herriko kontseiluen ber osatzeko. Kontseiluko bilkura iraganen da, larunbatarekin, maiatzaren 23an. Oroitarazi zerrenda bat bakarra zela aurkeztu, denek aski boz bildurik, orain auzapez eta auzapez ordeen izendatzea izanen da, bai eta Euskal Elkargoko ordezkaria. Eskola sartzea – beste herrietan bezala trukatuz ibilki dira haur klase desberdinak, Luhuson 25 bat ikasle dira berriz hasi.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3545. zbk

Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/21

Eta orain?

Janbattitt Dirassar

Ez bide da deusik irabazten gure solasetan dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste makur egiten duen gaitz izigarri horrekin. Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus deabru hori. Zer den berenaz, nola hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi- Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik. Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan gure onetan zena, gaitza etzadien sobera heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez erraiterik zertarat goaze...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016