Maskak - Banatuak izan dira
ortzegun eta ortziralearekin Lur
Berri gelan. 11 urtetarik goiti saratarrek
ukan dute maska bana,
bertzea berantago izanen dute,
dena ongi pasatu da, jendea
etorria zen beren ageriekin.
Eskolak – Gan den asteartean
eskolak hasi dira, dena ongi,
haur ttiki horiek letzioneak ongi
ikasiak zituzten, denak errespetuan
ikasleen erranari kasu
emanez. Polliki polliki... denborarekin
denek lehengo martxa
hartuko dute.
San Josepe eskola berria -
Sarako Hirigoyen enpresa,
oraiko eritasun hortan ez da
konfinatua egon, denak aritu dira
lanean. Bai, eskola ongi aitzinatu
dute, teilatua emateko prest eta
Amestoy enpresa, saratarra ere,
lehorra ematen ari. Orai barneko
lanetan denbora txarra izanikan
ere, lanak egiten ahalko dituzte,
oraino lan handiak badira egiteko.
Beharbada buruileko eskola
sartzea hor eginen da.
Bertzalde lehengo eskolan ere
bizilekuak aitzinatzen ari dira,
ikusten dugun bezala ez dira denak
konfinatuak egon eta beharrik,
ekonomiak behar du aitzina
segitu.
3545. zbk
Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.
Ez bide da deusik irabazten gure solasetan
dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten
beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula
norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste
makur egiten duen gaitz izigarri horrekin.
Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite
xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus
deabru hori. Zer den berenaz, nola
hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango
ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste
frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna
da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela
naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi-
Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik.
Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko
konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan
gure onetan zena, gaitza etzadien sobera
heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori
bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren
gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik
Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez
erraiterik zertarat goaze...