Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Maiatzaren 21a

Senpere

Herri-Urrats irailaren 20an? Horra zer adierazpen arraroa aurkitu dugun Peio Jorajuria Seaskaren lehendakariaren bitartez, hainbeste duda-mudaren ondotik, erabaki dute udazken sartzean egitea. Maiatz hunen 10ean iragan beharra zen eta ikusiz zer euri erauntsiak isuri diren eta nola bazter guziak urez hanturik zabiltzan, nunbait eskapada eder bat izan da denendako. Alabainan ekitaldia finkatu artean, baimen asko eta asko lortu beharrak dira, hauek denak baldintzatuak dira egoera sanitarioari. Senpertar eta euskaldun guziek, eguzki izpi bat bezala hartzen dugu berri bikain hori. Arrosa hau ere arantzez betea da bainan hunen xixtakoek, indarra baizik ez dute sortuko arduradunen baitan zailtasun guziak gainditzeko. Hemendik laster xehetasun gehiago ukan behar gintuzke, anartean “Gaki Ge” aitzina. Kirolen berri Errugbia dugu aipagai nagusia, aitzinetik pentsatu bezala sasoin tristea iragan da, mihi gaixto batzuek zioten, ea kranpoien ordez eskalapoiak erabili dituzten? Arraileriaz aparte, aurtengo erronka 3. mailan mantentzeko sobera gotorra zen, jakinez kirolari andanaxka batek utzi dutela beren taldea eta beraz ekipa biziki gazte batekin arizan dira eta gainerat erreserbarik gabe. Nunbait esperientzia ona izan da diotenez, ez baitute egundaino amore eman eta 3.-“mi-temps” delakoan denetan azkarrenak agertu dira eta ez da guti. Orain giro onak segi dezala “promotion honneur” mailan, hemen behar lukete beren hoberena eman, aupa zuek. Bertzalde lasterka edo bizikletaz ibiltzetik kanpo, beste kirol kolektibo guziak debekatuak dira mementoan. Beraz, Gaintxikiko trinketa eta kirol sala zerratuak gelditzen dira, agian laster idekitzeko eskubidea izanen dute. Nahas-mahas Egun hauetan, jakin dugu prentsaren bitartez Helbarrun auzoan xakur bat pozoindatu dela, landa izkin batean bare-pozoia jan ondoan. Gertakari hunek sekulako ika-mika sortu du sare sozialetan. Iduriz jabeak, SPA eta Sepanso erakundeen sustenguarekin, pleinta ekartzeko xedea luke. Ekintza hunek argiztatzen du, nola hiritar ohiak orain baserrira hurbiltzearekin eta laborantxa mundua orokorki ez direla beti elkar bizitzaren bidetan ibilki. Zorigaitzez auzitegiek dute arrakasta holakoetan. Maska banaketak Duela bi aste lehen maska banaketa iragan da eta azken astearte eta asteazkenean iragan beharra zen ere Gazteluko aparkalekuan. Bertzalde, osagarri arazoengatik hurbiltzen ez direneri, etxerat libratzeko zerbitzu bat ezarria da, hortarako deitu Herriko-Etxera: 05 59 54 10 19.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3545. zbk

Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/21

Eta orain?

Janbattitt Dirassar

Ez bide da deusik irabazten gure solasetan dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste makur egiten duen gaitz izigarri horrekin. Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus deabru hori. Zer den berenaz, nola hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi- Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik. Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan gure onetan zena, gaitza etzadien sobera heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez erraiterik zertarat goaze...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016