Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2020eko Maiatzaren 21a

Uztaritze

Masken banaketa Herriko Etxeak herritarrentzat masken banaketa hasi du joan den astean lau gunetan: Arruntzan, Heraitzen, Lapurdin eta Gaztelondoan. Segituko ere du oraino aste huntan. Oraingoz herritar bakotxari maska bakar bat emana da. Halere zailtasunak kausitzen ditu ezin eskuratuz behar litaikeen kopuruan. Hitzemana den bezala bakotxarentzat bigarren maska bat izanen da ondoko egun edo astetan, nola hornitzen diren ikus eta. Zuhurtzian egonez har dezala bakotxak Uztaritze pazientzia. Bizitegi alokatze Herriko Etxeak jakinarazten du Ibargaina gunean T1 eta T2 bizitegiak badirela alokatzeko ikasleentzat, aprendizentzat edo berdin lanean hasi berri direnentzat. Bizitegiaren alokatu sariak dira hilabeteko 195 euro ttipienentzat eta 306 euro bestentzat, gehitu behar zaizkiela karguak. Argitasun gehiagorentzat eta hautagaitzarentzat deitu behar da herriko ekintza sozialen zentroa (CCAS) telefono huntara: 05 59 93 38 91 edo e-mailez: ccas@ustaritz.fr
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3545. zbk

Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/21

Eta orain?

Janbattitt Dirassar

Ez bide da deusik irabazten gure solasetan dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste makur egiten duen gaitz izigarri horrekin. Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus deabru hori. Zer den berenaz, nola hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi- Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik. Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan gure onetan zena, gaitza etzadien sobera heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez erraiterik zertarat goaze...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016