Maiatzaren 10eko lehen tenoreetan,
aleman eliteko komandoak
sartzen ziren Belgika, Holanda
eta Luxenburgo lurraldeetan.
Militar postu estrategikoak
miran hartuak ziren eta lehenik
zubiak. Etsaiak suntsitu baino
lehen hartu behar ziren. Belgikan,
Albert kanaleko zubiak
kontrolatu behar ziren mendebaldeko
bidea idekitzeko.
Eben-Emael-eko gotorlekua,
Belgikan, alemanek atakatu zuten
goizeko 4ak eta erditan. Europako
gotorleku indartsua bezala
ikusia zen, Belgikako 700
soldaduekin barnean. Baina, 36
orenez, 55 aleman paraxutista
gotorlekuaz jabetuko ziren zartagailu
anitz eta eraginkorrak
erabiliz. Holandan ere, guduka
zinez gogor eta odoltsuak hedatzen
ziren. Holandesek ere
heroismo handi bat erakusten
dute. Ypenburg hirian, egiazko
garaipen bat lortzen dute (1.000
aleman soldadu hilak edo kolpatuak
eta 183 aleman hegazkin
suntsituak). Baina, maiatzaren
10eko iluntzean, alemanek
Holandako militar postu estrategiko
anitz okupatzen zituzten,
Belgikan eta Luxenburgon
bezala. Frantziako mugatik
zinez hurbil. Goizean, ustekabean
atakatuz, alemanek 232
frantses hegazkin suntsitu zituzten.
Baina, armadako kontrolatzaile
orokorra zen Jacomet
jauna sinesten badugu, frantses
agintaritza nagusiak konfiantza
handi bat begiratzen zuen: “ikusi
bazenuten, nik ikusi dudan
bezala, goiz honetan, Gamelin
jeneralaren irriño zabala, ez zenuketeen
arrangurarik izango.
Alemanek igurikatzen zuen okasionea
emaiten diote”.
“Orduan, beldur?”
Lehen tenore hauetan, koordinazio
falta da aliatuen problema
handiena. Belgika estatu neutrala
zen alemanen inbasioa arte.
Horretako, maiatzaren 10ean,
frantses tropak igurikatu behar
dute goizeko 7ak arte Belgikako
gobernuaren muga pasatzeko,
baimena lortzeko. Arratsaldeko
13etan, tropa britainiarrak Belgikan
sartu nahi zutelarik, Belgikako
mugazain batek gelditu
nahi zituen pasatzeko baimena
beren eskuetan ez baitzuten!
Britainiarrek hesia lehertzen
dute eta beren bidea
segitzen. Goizeko
4etan, Belgikak 330
suntsitze erabaki zituen,
zubiak lehenik,
frantseseri ezer erran
gabe, eta horrek frantsesen
aitzinamendua
trabatuko du. Métivierek,
frantses kapitain
batek, ber egunean,
tanken kontrako oztopoak
Wavre-Namur
defentsa lerrotik kenduak
izan zirela deskubritzen
zuen. Otsailean, Belgikako
armadak 6.000 oztopo
horiek ekialdera eramaitea
erabaki zuen. Metivier-ek Belgikako
agintaritza nagusiari esplikazioneak
galdegiten dituelarik,
arrapostu hori ukaiten du:
“Belgikaren erdia sakrifikatzea
ez da posible baina ez arranguratu,
dena ongi da, etsaia
menean atxikia da”. Biharamun
arratsaldean, bi egunez, alemanek
Albert kanala kontrolatzen
zuten, bere zubiekin (alta Belgikako
jeneralek, alemanen aitzinamenduari
aste batez buru
egitea pentsatzen zuten). Métivier-
ek frantses agintaritza nagusia
informatzen du. Prioux eta
Blanchard jeneralek galdegiten
dute Dyle maniobra uztea. Ez
da posible lerro horren gibelean
egoitea ez baldin bada egiazko
defentsarik! Belgikaren men-
debaldean instalatzea, Escaut
ibaitik Ardenak arte, proposatzen
zuten. Alemanek Belgikan
eta Holandan aitzinatzen ziren
tropa aliatuak zinez guti bonbardatzen
zituztela ohartzen ziren
ere. Tranpa senditzen zuten.
Gibelera egite bat antolatzeko
oraino bazen denbora tropa
aliatu hoberenak, Holandan eta
Belgikan zirenak, salbatzeko,
berantago, kontraofentsiba bat
entseatzeko. Baina, Gamelinek
ez du batere hola pentsatzen
eta igortzen du Billotte jenerala,
Prioux eta Blanchard bide zuzenean
berriz ezartzeko “Orduan,
beldur? Behar da Dyle maniobra
bukaera arte eraman”. Ber
momentuan, alemanek beren
ofentsiba nagusia hasiko zuten,
Ardenetako oihanean ongi
gordeturik.
3545. zbk
Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.
Ez bide da deusik irabazten gure solasetan
dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten
beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula
norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste
makur egiten duen gaitz izigarri horrekin.
Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite
xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus
deabru hori. Zer den berenaz, nola
hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango
ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste
frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna
da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela
naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi-
Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik.
Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko
konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan
gure onetan zena, gaitza etzadien sobera
heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori
bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren
gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik
Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez
erraiterik zertarat goaze...