Lantegi anitzek ez dakite oraino
beren langile guziak atxikitzen
ahalko dituzten ala ez bainan
bada gisa guziz arrangura pisu
bat. Lantegi frangok hartzen
dituzte langileak, alde bat han
dituztenen aldean, hunenbeste
denborarentzat, laguntzaile bezala,
lana badutela ikusiz. Iduriz
anitzek, ez jakinean xuxen zeri
buruz doatzin, ez dute gehiago
holako laguntzailerik hartuko,
edo biziki gutiago. Ondorioz,
lehen ikerketa baten arabera,
Frantzian gaindi hiru ehun
mila balitazke, gizon eta emazte,
lanik gabe gelditzen ahal
litazkeenak. Untsa gogoetagarri
hori ere.
Denek dakiten gauza, koronabirus
horren kontra atsulutuki
behar litake lehen bai lehen
txerto fidagarri bat. Ikerketak
badoatzi karraskan aitzina bainan
pazientzia hartu behar den
hoberenetik ere. Ikerle horien
artean, horra Sanofi frantses
etxe ezagutua. Ez du espanturik
bainan dauka funtsezko aitzinamenduak
badituela eginak. Eta
bat-batean zer gertatu da, etxe
hortako aitzindari batek egin
du bazter guziak harritu dituen
ateraldi bat. Kondatu dauku
Sanofi etxe horrek, txertoa muntatzen
badu, eta nahiz bera
Frantzian den, lehen tornuak
Ameriketako Estatu Batuentzat
litazkeela! Baizik-eta amerikanoen
laguntza hor duela, diru
laguntza bistan da, eta guziz
baliosa naski. Zernahi protesta
entzun da berehala holako berria
ezin onetsiz. Denbora gutiren
buruko, beste aitzindari bat
mintzatu da gisa hortan piztu
sua nolazpait hil nahiz. Dena
zurikeria, segurtatu du lehen
txerto horietarik batzu segidan
Ameriketan baliaturik ere,
beste frango Frantzian baliatzen
...
Dena den, erakustea gatik zoin
hurbiletik segitzen dituen gaitz
izigarri horren gora-behera
guziak, Macron berriz izan da
Pariseko ospitale handi batean.
Erizain zonbaitek ahoan bilorik
gabe erran daizkiote beren
arrangurak,
beti handi daudenak.
Berak aitortu du hutsak
egin direla ez aski goiz ohartuz
izurrite hori zoin kaltegarria
zitakeen. "Mea culpa, mea
culpa, mea maxima culpa" latina
arrunt ahantzia ez dutenek
bederen konprenitzeko gisan.
Hainbestenarekin mintzatu da
ere Frédérique Vidal, ikerketa
sailetaz arduratzen den ministroa.
Garbiki oroitarazi du txerto
badion
baten ukaiteko behar dela
igurikatu urte bat eta erdi segurik.
Eta arte hortan ahal bezala
iharduki.
Gobernuburuak garbiki erran
du hori, jatetxeak idekitzen ahal
litazkeela ekain hastean eta
jendea oporretarat joaiten ahal
litakeela uztail-agorriletan ehun
kilometroko muga berezi hori
batere kondutan hartu gabe.
Tokiak oraidanik segurtatuz
berdin. Jakinaren gainean tokia
segurtatzean aitzinetik pagatzen
dena osoki turnatua izanen
dela gauzak makurrago balire
uda betean. Arras berri onak
dira horiek. Horrek ez du erran
nahi gauzak usaiako tornurat jinen
direla. Jatetxetan konparazione
baldintza bereziak izanen
dira. Nun zoin eta nolakoak,
hori heldu den astean jakinen
da oraiko ustez. Gisa guziz,
jende gutiago beharko da hartu
aldian eta mahainen artean
hein bat toki utziz. Horiek hola,
jatetxeak idekitzearekin, jendea
joanen zaiote burrustan? Bi
ikusmolde entzuten dira, arrunt
desberdinak. Batzuen ustez
jende frangok berantetsia dute
jatetxe batetarat joaitea eta han
izanen dira lixto lehen egunean
ez bada ahal bezen laster. Beste
frangok nahiagoko dute...
Azken bi hilabetetan, mediku
anitzek usaian baino lan gutiago
ukan dute. Jende frango,
osasunaren aldetik zerbait
arrangura ukanikan ere, egon
baitira medikurat joan gabe koronabirus
delako horren beldurrez.
Dei bat zabaldua da jendea
ez dadien hola egon arta eskasean.
Bestalde, ja medikuan
zabiltzan askorentzat, arta asko
gibelatuak izanak dira, lekuka
segurik, ez omen zirenak baitezpada
presatuenak, bainan
orain neurriak hartuak dira, hala
segurtatzen dute behin, gauzak
beren usaiako tornurat jiteko.
Denen onetan.
Ez bide da deusik irabazten gure solasetan
dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten
beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula
norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste
makur egiten duen gaitz izigarri horrekin.
Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite
xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus
deabru hori. Zer den berenaz, nola
hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango
ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste
frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna
da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela
naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi-
Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik.
Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko
konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan
gure onetan zena, gaitza etzadien sobera
heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori
bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren
gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik
Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez
erraiterik zertarat goaze...