Munduko euskaldunak ez ditu COVID-19ak uzkurtu eta kikildu
Joseba Etxarri
MERCED, KALIFORNIA. Aita Antton
Egiguren gipuzkoarrak hartu
zuen 2014an Aita Martxel Tillous xiberotarraren
segida Estatu Batuetako
euskaldunen omonier gisa.
Hastapenean Idahoko Boisetik,
duela hilabete batzuk Kaliforniako
Fresnoko elizbarrutira pasatu zen
eta hor ari da giristinoen mesedetan,
partikularzki euskaldunen
zerbitzuko. Haatik, aurten, euskal
piknik eta bestak bertan behera
utziak direlarik koronabirusagatik,
iduritzen ahal zuen mezak ere
hala izanen zirela. Baina ez. Pazko
igandez hasi zen Aita Antton mezak
igande guziz internetez emaiten
euskaraz eta ingelesez, eta
hala segitzen du, Euskal Herrian
18:00ak direlarik eta Kalifornian
goizeko 9:00ak. Ber denboran aste
egunetan arrosarioa emaiten du
online, euskal komunitate barnean
eri direnak eta pausatu direnak
gogoan. Nahi duenak Facebooken
jarraitzen ahal ditu, Merced-ko
"St. Patrick's Parish and Our Lady
of Mercy"ren hostoan.
LOS BANOS eta BAKERSFIELD.
Uda huntako euskal piknik eta
bestak bertan behera utziak Estatu
Batuetan; joan den igandean Los
Banoseko piknikaren tenorea zen
eta, iragarri bezala, ez zen egin,
Aita Anttonen online meza salbu,
bertako eriak, xaharrak eta euskaldunak
oro otoitzetan aipaturik;
eta heldu den asteburuan, Bakersfieldeko
besta zelarik, meza
ere Bakersfieldeko euskaldunak
gogoan emanen du pater euskaldunak.
Aitzinetik igortzen ahal
zaizkio eskeak Facebookez.
BUENOS AIRES, ARGENTINA.
COVID-19ak mundu guzia du harrapatua,
eta Buenos Airesen ere,
egitekoa zen, maiatzaren 10ean,
"Buenos Aitres Celebra País Vasco
" (Buenos Airesek EH ospagai)
besta erraldoia hiriko karriketan,
Avda de Mayo-n. Eta hemen ere,
hetsialdiaren karietara posible ez
zelarik, Laurak Bat euskal etxe
antolatzaileak, hogeita hamar
euskal etxe eta elkarte lankide,
elgarretaratzearen bertsio online
bat antolatu zuen, sei ordu oso,
euskaldunen gogoa eta enbeia
goiti atxikitzeko, batere kikildu eta
uzkurtu gabe koronabirusagatik.
BAC besta horietan, Buenos
Airesko Herriko Etxea da arduradun
eta antolatzaile instituzionala,
eta gero hiriko gizatalde eta
nazioetako elkarteak dira bakotxa
bere kulturari dagokion ekitaldiko
antolatzaile zuzena. Euskaldunen
kasuan, heiek izan dira ekitaldi
presentziala bertan uztearekin
ez konformatu eta edizio birtual
azkarra antolatzen lehenak, beste
nazio eta komunitateeri bidea
markaturik. Arras kontent ziren
Buenos Airesko auzapeza eta
bere gobernukideak emaitzekin,
eta, bistan da, heiekin bat, baita
euskaldunak ere.
NEW YORK, AEB. Ikusten ari
zirezte, koronabirusaren aitzinean
munduko euskaldunak ez direla
batere besoak gurutzaturik gelditu
eta batera edo bestera ari direla
mugitzen eta bazterrak inarrosten,
bizitzak segitzen baitu eta segitu
beharko baitu, gogotsu, ahaleginak
indartu eta zaharberriturik.
Ondarreko aipu bat, COVID-19ak
baldintzatua hau ere. Mikel de
Luis bilbotarrak Haizea bere euskal
jatetxe berria idoki behar zuen
New Yorken eta koronabirusak
harrapatu du tartean. "Amona
Events" enpresako nagusia da
bera, eta emeki baina hasia da
janaria zerbitzatzen, mementuko
etxerainoko zerbitzuarekin,
debekuak noiz kenduko zain.
Ongi etorri euskal ekimen berri
honi ere!
3545. zbk
Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.
Ez bide da deusik irabazten gure solasetan
dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten
beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula
norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste
makur egiten duen gaitz izigarri horrekin.
Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite
xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus
deabru hori. Zer den berenaz, nola
hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango
ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste
frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna
da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela
naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi-
Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik.
Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko
konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan
gure onetan zena, gaitza etzadien sobera
heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori
bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren
gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik
Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez
erraiterik zertarat goaze...