Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Zubietako erraustegiaren inguruko kezkak

Zubietako erraustegitik hurbil dagoen ubidean arrain hil andana bat agertu zen maiatzaren 9an. Erran gabe doa gertakari hark erraustegiari buruzko mesfidantza agerian ezarri zuela. Uraren Euskal Agentzia (URA) gaia aztertzen ari izan da. Gertakariaren berri jakin orduko, agentziako ikerlariak ubidera joan ziren eta uraren egoera irregularra zela egiaztatu ondoan, laginak hartu zituzten analisia egiteko. Halaber, Zubietako erraustegiak isurtzen duen uraren laginak ere hartu zituzten. Erraustegiko arduradunek zehaztu dutenaren arabera, egitura horrek ura arazteko sistema propioa eta hetsia du. Kutsatzearen jatorria maiatzaren 15ean argitu da. Erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresak GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari jakinarazi dio maiatzaren 7an amoniako isurketa gertatu zela “erraustegitik kanpoko” kamioi bat deskargatzean. Ondorioz, GHKak erabaki du inkesta bat zabaltzea Ekondakinen kontra. GHK-k gertatu denaz jakinean ezarri omen ditu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza, Uraren Euskal Agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Zuzendaritza. GuraSOS elkarteak, bere aldetik, Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoen ahaldun eta GHK-ko lehendakariaren dimisioa galdegin du.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/05/21

Laguntza publikoak

Eusko Jaurlaritzak ekaineko ordaindu nahi ditu langile autonomoei hitzeman zizkien laguntza guziak, baina lehen ordainketak maiatz hondarrean egiteko xedea duela adierazi du Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak. Laguntza horren erdiesteko 16 000 galde baino gehiago ukan ditu azken asteetan Lanbide erakundeak. Hala ere, galdegile horietako anitzek ez dute euro bakar bat ere eskuratuko, ez baitituzte Jaurlaritzak finkatu dituen lau baldintzak betetzen. Artolazabalen arabera, 7 000 lagunek, nonbait han, hunkituko dute laguntza, eta hau 2 500 eurokoa izanen da, batez beste. Bertze laguntza programa bat ere plantan ezarri du Lanbidek, kultur saileko langileentzat. Maiatzaren 12an ideki zuten galdeak egiteko epea, eta bi aste iraunen du. Laguntza honen kopuruari muga ezarri dio, haatik, gobernuak: 2,5 milioi euro, baliabideak mugatuak baitira. Oraingo ustez, 2 000 lagunek erdietsiko dute laguntza. Turismo, Merkataritza eta KonKontsumo ...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/21

Arno ekoizleak arrangura

Hego Euskal Herriko soto eta mahastiak, eta oro har arnoarekin lotura zerbait duen ostalaritza- turismo saila kinka txarrean ezarri ditu COVID-19 pandemiak. Ondorioz, milaka langilek arrangura handia dute etorkizunari buruz. Egoera berri honi buru egiteko, lekuko kontsumitzaileen beharra azpimarratu dute upategiek, jatorri izenek eta bertze eragileek. Laguntzarako dei hau zabaldu dute: “Hemengo ardoa kontsumitu, itotzen ari gara eta”. Ostatu eta jatetxeak hetsiak izanez, salmentak peko errekara joan dira, eta esportazioek ere bide bera segitu dute. Arazo horri aterabidea bilatu nahian, sotoen bisitak antolatzen hasiak dira, beren ekoizpenak sotoetan berean saltzeko xedez. Sekula baino garrantzitsuago izanen da, arno sailean bezala bertze edozein ekoizlerentzat, jendeak lekuko produktuak kontsumitzeko usaia hartzea.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/21

Koronabirusa: ikerketen ondorioak

Espainiako Karlos III.a Unibertsitateak sortu eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gauzatzen dituen seroprebalentzia ikerketen emaitzak ezagutu berri dira. Horien arabera, Hego Euskal Herriko biztanleen %4,4k ukan dukete jadanik koronabirusa. Ehunekoa biztanle kopurura itzuliz, agertzen da Hego Euskal Herriko 127 000 herritarrek jasan duketela jadanik COVID-19 gaitza. Mementoko, 4 567 laguni egin zaie testa ikerketaren lehenbiziko fasean. Ondoko egunetan jende gehiagori egin beharko liekete froga, orotara 7 020 lagun ikertzea pentsatua baita. Antigorputzen azterketa egiteaz gain, froga egin duten guziei galdetegi epidemiologikoa betearazi diete, gaitzaren sintomarik izan duten jakiteko. Horrela bildu dituzten datuek erakusten dute Hegoaldeko biztanleen %14,5ek ukan dituztela koronabirusaren seinale izan daitezkeen hiru sintoma edo gehiago. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen datuen arabera, haurrak kanpoan ibil daitezkeene...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/21

Zaldibarko hondakindegia

Zaldibarko%20hondakindegia
Otsailaren 6an gertatu zen ezbeharra Zaldibarren (Bizkaia); orduan erori zen erroitza beheiti Verter Recycling hondakindegia. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak azpian harrapatu zituen eta hauen gorputzak ez dira oraino aurkitu. Hemendik aitzina, Europako Batzordeak ere ikertuko du kasua, PPko eta Ciudadanoseko eurodiputatuek egin duten galdeari erantzunez. Virginijus Sinkevicius Ingurumen komisarioak adierazi du agintari eta epaitegi nazional eta erregionalei dagokiela zabortegian arau hausterik izan ote zen egiaztatzea, baina kasua hain larria izanik, Europar Batzordeak gertakaria ikertuko du, eta Espainiako autoritateekin harremanetan sartuko da. Eurodiputatuek aurkeztu dioten informazioa behatu ondoan, Sinkeviciusek aitortu du funtsezko gabeziak aurki daitezkeela eta sail horretan eskumena duten agintari eta auzitegiek horiek detektatu, zaindu eta zigortu beharko zituzketela. Eusko Jaurlaritzaren ustez, ordea, “oinarririk gabeko ondorioa...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/21

Euskal presoak bisitarik gabe

Konfinamendu garaian presoek oraino presoago egon behar izan dute, bisitarik eta ateratzeko baimenik gabe. Espainiar Estatua deseskalatze fasean sartu denetik, ordea, presondegiak ere normaltasunera itzultzeko bidean jarri dira. Hemendik aitzina, bisitak eta kanpora itzuli bat egitea haizu izanen dira, bisitariak kartzela dagoen herrialde beretik heldu badira. Baina euskal preso gehienak beren herritik urrun izanez, ez da deus aldatuko haientzat. Horregatik, Sarek eta Etxeratek urruntze politika bazterrera uztea eta presoak lehenbailehen hurbiltzea aldarrikatu dute.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/21

Patxi Ruiz gose greban

Patxi Ruiz euskal presoak gose eta egarri greba abiatu zuen maiatzaren 11n, Murtzia II espetxeko zuzendaritzak egin mehatxuak salatzeko. COVID-19ak eragin egoeraren ondorioz, hura dagoen moduluko preso batzuk elkarretaratzeak antolatzen hasi ziren preso eriak eta zigorraren zati handiena betea dutenak libratzea galdegiteko, bisitak ukaiteko eskubidea berreskuratzeko eta ez kutsatzeko neurriak eskatzeko. Mugimendu horren sustatzaile izatea leporatzen dio espetxe zuzendaritzak eta hortik abiatu ziren Ruizek salatzen dituen mehatxuak. Bortz egunen buruan medikuaren bisitarik ukan ez duela ikusita, elkartasun adierazpenak heldu zaizkio presondegitik eta kanpotik ere. Bertzeak bertze, zortzi pertsona gose greban sartuak dira, batzuk Bilbo Ezkerraldean eta bertzeak Ondarroan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/21

Hiriburuetako bestak ezeztatuak

Heldu den agorrilean ez da usaiako bestarik ospatuko Gasteiz, Donostia eta Bilbon. Hori jakinarazi dute hiru hirietako auzapezek, erabakia elkarrekin hartu ondoan. Alabaina, COVID- 19 pandemiagatik zaindu behar den distantzia soziala errespetatzea ezinezkoa da horrelako ospakizunetan.

Irakurri segida

3545. zbk

Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/21

Eta orain?

Janbattitt Dirassar

Ez bide da deusik irabazten gure solasetan dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste makur egiten duen gaitz izigarri horrekin. Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus deabru hori. Zer den berenaz, nola hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi- Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik. Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan gure onetan zena, gaitza etzadien sobera heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez erraiterik zertarat goaze...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016