II-Hondartzak, altxorbat paregabea
Joan den astean azpimarratua
dugu hemen berean
itsas-mainuen arrakasta zonbat
emendatu den urteak jin
eta urteak joan. Ondorioz,
gure hondartzak gaitzeko altxorrak
dira Kostaldeko gure
herrientzat. Herriko Etxetan
ikusten dute zoin munta handia
duten. Gisa hartako obrak
akulatu ere behar beraz bazter
horiek ahal bezen garbi
eta sano atxikitzeagatik, ahal
bezenbat errextasun eskainiz
jendeari, tokian tokikoa
denari bezala kanpotiar udatiarreri.
Obra frango eginez
berdin, gostaia gosta, ahal
bezen kotsadura guti izaiteko.
Denboran, nork erranen zuen
hoinbeste mugimendu izanen
zela itsas hegian! Mugimendu
hori Miarritzetik abiatua
beraz gure eskualdean,
Napoleon III-aren denboran.
Frantzia behere hortan lekuka
bederen aise lehenago,
itsas-mainuentzat etxe berezi
bat, aldatzeko tokiekin, muntatua
izanik, Frantzia guziko
lehena, 1776an, Dieppe hirian,
Normandian beraz. Han
jakina baitzuten Ingalaterran
bazirela jadanik joko horri
ohartuak, bizpahiru herritan
segurik eta bereziki Brighton
portuan, hor 1750ean naski.
Hartzak eta izurdeak
Orain, ez girelarik konfinatuak
behin, ikaragarriko jendea
ibiltzen da itsas-hegian eta
itsasoan mainatzen. Badira
ere urte buru batetik besterat
egun guziz itsasoan mainatzen
direnak! Nun ez den
arrunt eguraldi hitsa, bainan
zinez biziki eguraldi txarra!
Holakoen artean badira elkarteak
moldatuak izanak, hala
nola Hartz Zuriak Miarritzen
eta Izurdeak Donibane Lohizunen.
Ziburun, gisa hortako
saila herriko besta-komiteak
du akulatzen. Hendaian ere
bide bera hartua dute berrikitan.
Herri horietan, besta
giro batean, mainaldi berezi
bat muntatzen dute Urtats irian,
urte xaharra despeituz eta urte
berria agurtuz! Sasoin hortan,
mainaldia ez da hain luzea izaiten,
gehienentzat oren laurden
bat edo holako zerbait. Bainan
denak loriatuak ateratzen dira
uretik!
Hirixka berri batHendaian
Goazen bada behako bat
eman, larri larria, Hendaiatik
Angelurat ditugun hondartzeri.
Abia giten Hendaiatik. Hasteko,
untsa burutan hartu behar da
oraiko Hendaia ez dela batere
1880a iriko hura! Orduan, kasik
etzen etxerik batere Hendaiako
itsas hegian. Auzoalde bakarra,
Herriko Etxearen inguruko
hori. Eta orain badira Hendaian
17.000 biztanle. Badakizue
zonbat ziren lehen itsas-mainuen
denboran? 600 doi-doia!
Bainan 3.000 jadanik hogoigarren
mendea hastean! Turismoarekin
zen handitu herria
eta beraz itsas-mainueri esker.
Treinak abiatzearekin geltoki
berri bat eraiki zen hondartzatik
arras hurbil, bestea, mugatik
hurbil dena, urrunegi zela.
1884an eraiki zen laster fama
gaitza bildu zuen etxe handi
eder bat, arrunt hondartzaren
ondoan, kasik hondartzaren
gainean erran ere ditake. Hori
izanki "Croisière" deitu zuten
egoitza, izen hori emana han
zaudeneri iduritzen zitzaiotela
itsasoaren erdian zirela! Etxe
horrek luzaz aterbetua du kasinoa.
Frango epe laburrean sortu
zen beraz, eta hedatu, hirixka
berri bat, dena itsas hegian,
Hendaye-Plage deitu zutena
preseski. Hondartza handia
arraroa da bainan Hendaiak
badu bestalde, Abbadia jauregitik
hurbil, hondartza ttipi bat
biziki pollita, Loia deitzen dena.
Ez hainbat ezagutua baitezpada
bainan han ibiltzen direnek
diote parabisu bat dela.
Treina aipatu baitugu, haren
jitea aitzinamendu handia izan
zela, dugun erran haatik 17 oren
emaiten zituela Parisetik gure
kostalderat heltzeko. Jendeak
zion anitz denbora irabazten
zela, zaldi-karrosarekin zortzi
egun segurik behar baitziren.
Orain, treinez bost oren aski eta
askori luze iduritzen halere.
Bi herri, hamar bathondartza
Noiz nahi aipatzen da, aski famatua
delakotz, Donibane Lohizuneko
hondartza, usu aipatzen
ere Zokoakoa, Ziburun dena.
Bainan on da ere jakitea bi
herri horiek badituztela orotarat
hamar bat hondartza! Ziburun
handienaren bi aldetan badira
hiru, batto gotor-lekuaren itzalean
bezala. Biziki toki atseginak.
Donibanen, hondartz nagusitik
segidan hor da Uhain Urdinena,
Santa Barbarako zolaraino heltzen
dena. Nola bi hondartzak
elgarri lotuak diren frangok biak
batentzat hartzen dituzte. Iparraldera
segituz Akotze alderat, hor
badira bat bestearen ondotik lau
hondartza, Erromardi, Lafitenia,
Maiarko eta Zenitze, hau Getariako
juntan. Akotzeko hondartzak
donibandarrek berek baino
hobeki ezagutzen dituzte kanpotiar
frangok, ondo hortan izanki
gaitzeko kanpalekuak, udan
bete-beteak egoiten direnak.
Nun da beltxarga hori?
Getaria eremuz arras ttipia da
eta bizkitartean badauzka lau
hondartza. Egia erran, batto,
Zenitze, ja aipatua duguna,
parte bat Donibaneko egiten
da, eta beste bat, Parlementia,
eskualde bat Bidarteko ekarria
daukana. Artean bi hondartza,
biak arras ttipiak, desagertzen
direnak, uhainek estalirik, itsasoa
goratzen den aldi guziz. Portukoa
eta bestea Arrotzen Kosta
deitzen dena euskaraz - zendako
ote? - eta frantsesez arrunt izen
desberdina duena, "Plage des
Alcyons". Diotenaz “alcyons”
horiek greziar edo greko mitologiako
hegaztin arraroak omen
ziren, iguzki kolore agertzen zirenak
beltxarga (cygne) baten itxurarekin.
Bainan behinere batto
ere ikusi ote da Getarian?
Jauzi batez Bidarten gira eta hor
ere ba hondartzak. Parlementia
beraz goraxago ja aipatua, Uhabia,
errebidetik ere untsa ikusten
dena, izen bereko ibaia itsasorat
heltzen den tokian, Erretegia,
ezponda batzuen itzalean
bezala, handik berehala
hondartza luze bat, Pavillon
Royal deitzen dutena -izen
hortako egoitzaren ondoanzoinentzat
ez baitugu euskal
izenik kausitu. Azkenik, Ilbarritze
bere jauregiarekin, eta
hor Miarritze hunkitzen dugu.
Miarritze ala Angelu?
Miarritzeko hondartza, handia
deitzen duten hori, mundu
guzian ezagutua izan behar
da. Behin, miarriztar bati entzun
nion hauxe: "Frantzia guziko
ederrena da!". Angeluar
bat baitzen han berean, ihardetsi
zion deplauki: "guk ditugu
Frantziako ederrenak". Bi
hiriak zoin-gehiagoka ari ote
zaizkigu? Biek ere joko gaitza
badute beren esku. Miarritzen
Bidarteko juntatik beren
itsas-argiraino badira biziki
toki ederrak; Milady eta beste,
Euskaldunen Kosta deitzen
dutenak baduelarik gero eta
arrakasta gehiago. Bainan
Angelun badakizue zonbat
hondartza badiren? Hameka!
Kostaldeko beste edozoin hiritan
baino gehiago!
Miarritzeko itsas bazterrean
hor dute ere toki berezi bat
fama handi-handia daukana,
arkaitz arraro bat eta haren
kaskoan Ama Birjina ezarrria,
deneri ongi etorri egiten diotela!
Angelun aldiz badute espantu
itsas hegiko harpe ttipi
batekin, kondatuz aspaldiko
gertakari hunkigarri bat. Bi
gazte ziren elgar biziki maite
eta ezkontzeko xedetan. Bainan
familiak arrunt kontra. Elgar
ikusten zuten gordeka eta
ardurenean Angeluko harpe
hortan. Gau batez han egon
ziren untsa goxoki eta gero
han berean lokartu. Bainan
itsasoak goiti egitearekin biak
ito gaixoak!
Azken oharpen bat! Azken
urte hamarkada hauetan,
itsas-hegiaren arrakasta aitzina
emendatu da bi gisetarat.
Gero eta gehiago bilduz
Ameriketarik jina den surf
lerra joko hori maite dutenak.
Bestetik azkarturik talasoterapiaren
saila, etxe bereziak ba
Angelun, Miarritzen, Donibane
Lohizunen eta Hendaian.
3545. zbk
Norbeitek ez badu deusik erraiteko eta hala ere zerbeit erran nahi, beti gaizki mintzatzen da.
Ez bide da deusik irabazten gure solasetan
dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten
beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula
norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste
makur egiten duen gaitz izigarri horrekin.
Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite
xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus
deabru hori. Zer den berenaz, nola
hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango
ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste
frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna
da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela
naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi-
Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik.
Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko
konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan
gure onetan zena, gaitza etzadien sobera
heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori
bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren
gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik
Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez
erraiterik zertarat goaze...