Hetsialdia bururatua dela eta,
ospitaleak beren usaiako aktibitatea
emeki-emeki berriz hasi
dute, hau dela eta odol beharretan
dira. Baldintza berezietan
iraganen dira, hortarako Biarritzeko
zentroak galdegiten du aitzin
hitzordua hartzea. Baldintza
hauek maiatzaren 24 arte dira,
ikusiz egoera nora buruz abian
den, ondotik egin-moldea berriz
ikusia izanen da. Beharrezkoa
izanen da maska soinean ukaitea,
han bertan emanen dituzte.
Oroitarazi behar da 18 eta 70
urte artean diren pertsonek
dutela emaiten ahal. Bestalde,
azken 15 egunetan, Covid-19
ukana duen edo hurbileko pertsona
batek ukana badu, ezin
da odola eman.
Ipar Euskal Herriko leku desberdinetan,
usaian bezala bilketak
eginen dituzte, edo zuzenean
Biarritzeko zentroan (10, Manuel
Jaudel karrika), hortarako aparkaleku
bat libratua izanen da.
Mercedes AJURIA AGUIRRE de BARRONDO-ren eskutik BANFIELD. BUENOS AIRES Itzulpena: Monika LEGARTO
Mercedes Ajuria
Aguirreren
lekukotasuna
Urte asko iragan dira eta urak bide
egin du. Nahiz eta gauza batzuk
ahanzkortu, oroitzapen batzuk hor
diraute beti ahantzi ezinak eta bizi
guzian ene baitan daramazkidanak.
Zortzi urte nintuen Zitadelarat etorri
nintzanean eta ene anaia Juanek
bederatzi. Santander-en elgarretaratu
gintuzten, itsasuntziz eraman
eta gero Donibane Garazira trenez.
Anitz ginen, ez naiz xuxen oroit zonbat.
Lerro lerro Zitadelarat gindoazela,
bide bazterrera beren etxetatik
jalgitzen ziren garaztarrak eta bide
guzian txalotu gintuzten. “Zendako
txalo hauek?” niola ene baitan; hain
ginen mamutxak, ikuzi gabeak, gerlatik
ihes zetozen umeak. Donibaneko
zubiaren itxura ene baitan daukat
bizi bizia.
Gure bizia Zitadelan
Zitadelan sartu bezain laster,
kafesnea eskaini ziguten eta xertatu
gintuzten. Taldeka banatu gintuzten:
neska eta mutiko, adinaren arabera
eta euskara zakiten eta ez zakitenak.
Garai hartan Bilbo ezkerraldean,
industria zen...
Iturri desberdinen arabera, maiatzaren 6 eta
8 artean iragan da gertakari hau migrante
batzuk Kroazian sartu nahi zutela arrastatuak
izan dira. Bertako poliziak buru gainean
svastika (croix gammée) bat tindatu
diete eta berriz Bosniara itzularazi dituzte.
Berehala OIM (Organisation Internationale
des Migrations) nazioarteko erakundeak
jarrera hori salatu du. Peter Van Der, Auweraert,
Bosnian den migrante zentroko arduradunak
kondatzen du, orotara 18 gizon
direla erasotuak izan, kolpatuak ere izan
direla zioen. Jadanik Bosnian kokatua den
“No Name Kitchen” Gobernuz Kanpoko
Erakundeak salaketak eginak zituen, Kroaziako
polizak migranteen telefonoak eta
dirua ebasten ziotela. Elkartasunez ari diren
elkarteentzat, buru gainak tindatuak izaiteak,
umiliazioa jasan beharra izanez gain,
muga pasatu nahian begiztatuak direla.
Filipinak, beste mundu guzian bezala, hunkiak
dira Covid-19 izurrietarengatik, herritarrak
behartuak direlarik etxen egoitera. Horra
nun, Samar ugartea tifoi batek jo duen,
etxeak, eskolak... elizak suntsituak izan
dira, milaka pertsonek ihes egin behar ukan
dute. Bicol eskualdea ere hunkia izan da,
140.000 herritar baino gehiago deus gabe
gelditu dira. Denetan bezala osasun seguritate
neurriengatik beharrezkoa dute maskak
ukaitea, distantzia atxikitzea, baina ekaitza
horrengatik ezin kudeatua izan da. Aterpetzeko
egoitzek, populazioaren %50aren
kopurua baizik ez dituzte errezebitzen ahal,
egin-ahalak egiten dituztela familiak ez daitezen
bereiziak izan. Egoitza batzuk plantan
jarriak ziren, izurriteak hunkiak diren pertsonak
hetsialdian egoiteko, hauek ere hunkiak
izanez arazo handiak sortzen ditu. Filipinetan,
Covid-19aren ondorioz, 12.091 pertsona
hunkiak dira eta gaur-egun 806 hilak.
Uhartegi hortan, urtero 20 bat tifoi jasaiten
dituzte, hiltzeak eta makur han...
Maiatzaren 8az geroztik, Singapur-en 4
patako robot bat ibilki da kontrolatzeko,
izurrite garai huntan, herritarrek behar
diren neurriak errespetatzen dituzten.
“Spot” izena emana izan zaio, baratze
publiko eta karriketan ibilki da, jende
batzuk ez badituzte behar diren neurriak
errespetatzen, robotak grabatu mezu bat
hedatzen du. Horrez gain kamera bat
badu, horrela baratze publikoetan zenbat
jende diren kalkulatzen ahal du, 3 kilometroko
distantzia arte kontrolatzen ahal du.
Edozein traba gainditzen ahal, edozein
tokitan ibiltzeko gisan eta sentsoreak baditu
saihesteko pertsona bat heldu denean.
Agintarien erranetan, gutiago jende behar
dituzte zaintza lanetarako, baina ez da errana
jendeen bizi pertsonala hunkia ez denik
holako tresna batekin.
Koronabirusaren krisia izanez, Lenin Moreno
presidenteak jakinarazi du bere saria
eta gobernamenduko agintari guzien
soldata erdiz apaldu duela. Presidenteak
deklatatu du “Herriaren ekonomia keinka
txarrean izanez, Estatuko irabaziak
apaldu dira, beharrezkoa da ordainsariak
apaltzea”. Ofizialki maiatzaren 8tik harat
da plantan jarria izan. Orain arte presidenteak
5.000 dolar eskuratzen zuen,
presidente-ordeak 4.800, ministroek
4.400 eta ministro-ordeek 4.200. Jakinez,
Ekuadoreko soldata bat-bestekoa, 400
dolar dela. Bide beretik, sektore publikoan
ari diren kuadroen lansariak ere
berriz ikusiak izanen direla adierazi du.
Zenbaki ofizialek diote, Ekuador herrian
29.071 pertsona izurriteak hunki dituela,
horietan 1.717 hil izan direlarik.
John Lennon Beatles taldeko sortzailea
eta musikari ingelesari, 1980an eraila
izan zena, 1960ko hamarkadan gitarra
bat ebatsia izan zaion. Berrikitan, Beverly
Hillsen-en (Kalifornia), enkate batean gitarra
hori berriz agertu da eta saldua izan
2,41 milioi dolarretan (2,24 milioi euro).
Orain arte Rock and roll-eko artista baten
musika tresna saldua izan den garestienetarik
bat da. John Lennon zenaren
gitarra horren jabeak John McCaw izena
du, amerikar musikaria da, ez zakien
ebatsia izan zela, berak 1960ko hamarkada
hondarrean erosi zuen. Enkantean
erosi duenak ez du bere izena agertarazi
nahi izan. Bildua izan den diru parte bat
“Fondation Spirit” egiturari emana izanen
da.
Bob Dylan-en gitarra bat saldua izan zen
965.000 dolar, Guinnes liburuaren arabera
marka ez da gainditua izan, 2005ean
Paul McCartney ingeles kantariaren gitarra
saldua izan baitzen 2,7 milioi dolar.
Ez bide da deusik irabazten gure solasetan
dena itzuli-mitzuli artzearekin. Mintza gaiten
beraz garbiki, deplauki aitortuz ez dakigula
norat ari giren mundu guzian gaindi hoinbeste
makur egiten duen gaitz izigarri horrekin.
Orainokoan jakintsun handienek ere ez dakite
xuxen xuxena erraiteko segurik, zer den koronabirus
deabru hori. Zer den berenaz, nola
hazten den eta nola hedatzen. Gauza frango
ikasi da bizpahiru hilabete barne bainan beste
frangoren ez jakinean gaude. Ikusten duguna
da, ikusten eta senditzen, holakorik ez dela
naski behinere gertatu, salbu beharbada Erdi-
Aroan peste izurrite ikaragarri bat izan zelarik.
Arrunt nahasiak gabiltza. Segur, lau asteko
konfinatze luze bat jasanik, hein bat latza bainan
gure onetan zena, gaitza etzadien sobera
heda, etxetik ateratzen bederen ahal gira, hori
bera ez baita guti. Joaiten ahal gira guhauren
gusturat Hendaiatik Santa Grazirat edo Saratik
Pauerat. Baimen berezirik gabe eta nehori ez
erraiterik zertarat goaze...