Han eta Hemen | 2020eko Maiatzaren 28a

Itsas Bazterretik: Deskonfinamenduko sartzea....!!

Itsas%20Bazterretik:%20Deskonfinamenduko%20sartzea....!!

Maiatzaren 18an, astelehenez, sartze berezia ukan dute 6. eta 5.eko 42 ikasleek. Kolegioa osoki bermoldatua zen. Goizetik, segurtasun neurri desberdinak errespetatu behar ziren: kolegioan maskarekin sartu, metro bateko distantzia errespetatu, eskuak garbitu, eta talde berri bat integratu (martxo aitzineko ikasgela ahantziz) gelara igo aitzin. Irakasle batekin gelan sartu eta instalatu ondoren, haien azken bi hilabeteetako bizipenak trukatzeko aukera izan dute. Ikasgelak ez dituzte beti bezala atzeman, izan ere antolaketa bermoldatua zen beti ere segurtasun neurriak errespetatzeko: gelen neurria kontutan hartuz, gehienik 12 ikasle errezebitzeko moduan antolatu dira gelak, mahainak urrunduz eta ikasleak bakarka instalatuz. Goizean zehar eta jan ondoren, pausa bat ukan dute kanpoko eremuan, eguzkia lagun, talde bakoitza bere kantoian egonez, eta arnasa hartzeko kirol ordu bat ukan du talde bakoitzak. Eguerditan, etxetik ekarritako piknika goxoa jantegiko mahainetan bazkaltzeko aukera ukan dute. Arratsaldean, berriz ere gelara. Egunean zehar, ikasleei emandako telelana aitzinatu dute, instalatutako informatikako lau eremu desberdinei esker. Maska aurpegian izanki irriñoak ez baziren agertzen ere, hor ziren ikasleentzat esperientzia bitxia izan da, elkartu baitira egoera berezi honetan. Eguna gazi-gozoa izan da alde batetik pozik baitziren lagun batzuk berriz ikusteagatik, baina bestalde ez osoki eroso ez baitute haien kolegioko "bizi normala" berriz atzeman. Eguna xarmanki bukatu da eta kolegioak ateak hetsi ditu biharamuneko eguna aitzin, dena desinfektatzeko eta garbigarbia uzteko!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/05/28

HAZIAK LORATZEN Olerkaria

Ipuina: Maryse Urruty Itzuli konpainiako "Erromako Zubia" ikusgarriko ipuin bat Marrazkilaria: Viviane Michel

HAZIAK%20LORATZEN%20Olerkaria
Bazen behin, euskal mendian, ardi berezi bat eta gereziondo berezi bat. Hain bereziak ziren ezen itsutuki amorostu baitziren elkarrez eta denbora guzia pasatzen zuten elgarrekin, horra nun, ardia eritu zen eta zendu. Gereziondoa, izugarri triste bilakatu zen, eta munduari ez zion gehiago fruitu izpirik ere eman nahi. Artzaina egoeraz oharturik, ahal zuen guzietan joaten zitzaion, haren samina eztitu nahian. Kantuak eta istorioak entzunarazten zizkion, poesia ere bai. Arbolak olerkiak zinez laket zituen, batez ere amodiozkoak; laztana gogoan izanki, dolua leuntzen zitzaion. Zuhaitzak erabaki zuen poeta bilakatzea eta munduko poemarik ederrena idatziko ziola maiteari. Arratsalde batez, artzaina jarri zen arbolaren itzalean askaria jateko, ogi pixka bat gasna lagun. Gereziondoak hori ikusirik, bat-batean fruitu guziak bota zizkion gizonari. Gasna goxatzen ari zela, burua altxatu zuen eta azken gerezia sartu zitzaion ahora. Harriduraz kasik ito zen, baina a...

Irakurri segida

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016