Herriz Herri - Aldude (NB) | 2020eko Maiatzaren 28a

Aldude

Aldude

Jean Etcheverry Jaun erretora pausatu da Garaztar artzaina Duela kasik 92 urte, Garazi Aintzilen “Idiondoan” sortua zen. Bere apez denbora iragan du Saran, Hazparnen, Oztibarren eta duela 34 urte Alduderat izendatua izan zen. 7 urte berantago, Urepeleko erretorgoa ere hartu zuen. Ardi hezle segura Harekin elizkizun ederrak bizi izan ditugu. Tenorez, erloiko orratzen pare, denak hastetik bururaino artoski moldatuak, euskara loriagarri batean, bere boz ederra lagun, denak kantari, ospakizun airosak ziren. Ardier erne begia Ohidura zuen astelehen goi- zetan eskolako haurreri agur baten egitea eta berdin, bi herrietako eskoletako ikusgarrieri jarraikia zen. Adin guzietako herritarretaz ardura bazuen, arta berezi bat begiratuz xahar eta eri zireneri. Ibarreko gertakari mota guzieri atxikia, ondorioz ehorzketetan bere mintzaldiak laguntzen ginuenaren biziaren mirailak ziren. Ardier josia 34 urtez bizi izan dugun memento hunkigarrietarik bat izan zen 2016an bere Alduderatzearen 30 urte ospatzeko, mezan bere predikuan agertu zaukun bere ametsa litaikela bere bizia Alduden bururatzea eta Aldudeko kalostrapean ehortzia izaitea. Etxola maitagarria Aldudek 1954tik hunarat ukan duen 3garren erretora izan da: Jean Uhart ezterenzubiarra eta Pettan Iratchet bidarraitarraren ondotik. Hiru hauen berezitasuna da beren nahia izan zela Alduden ehortziak izan ziten. Mendi eskualdea saritzat Anitzek deitzen zutena Manex artzaina, Alduden ehortzia izan da elizkizun eder batekin Jaun Apezpikua meza emaile. Doluminak Catherine bere arrebari, baita ere familia guziari.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016