Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2020eko Maiatzaren 28a

Baigorri

Heriotze Maiatzaren 19an, familiaren intimitatean hobiratua izan da Jean-Léon Landachoco, 82 urtetan zendua. Izpegiko errekan, Urrikaiteko semea zen eta sortetxearen ondoan, Mayie bere espos lagunarekin eraikia zuen Larre Xola bere egoitza. Bi seme alaben aita, postaria zen ofizioz, lehenik Parisen, ondotik Pauen eta azkenik sorterrian; Aljeria ere egina zuen bi urtez. Bihotz handiko gizona zen, isila, herriko bizian parte hartu duena lau mandatu eginik Herriko Etxean kontseilari eta suhiltzaile izanik anitz urtez. Azken denboretan osagarri arrangura handiak jasan ditu kuraiarekin eta hauen ondorioz, Baionako ospitalean pausatu da. Doluan diren guziek onar ditzatela gure dolumin zintzoenak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016