Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2020eko Maiatzaren 28a

Bidarraiko lehengo geltokia

François Aillet

Bidarraiko%20lehengo%20geltokia

Stockholm-en bizi den François Aillet-ek helarazi dauku artikulu hau. Suedian bizi baldin bada ere, bihotzaren parte on bat Bidarrain dauka, noizean behin gure herrira etortzen dela familiarekin, hor baidauka bide sahetsean gaur oraindik zutik den aitamen Lordaenea etxea, hemen aipatzen duen geltoki ohitik bi urratsetan. Lehenago ere badauzkigu artikulu batzuk helaraziak, bere haur eta gaztaroko oroitzapenez haziak. Huna berri bat, irakurleeri gogotik zabaltzen dieguna. 1950eko urteak arte, Bidarraik bazituen bi trein geltoki: Pont-Nobliako geldilekua, gaur egun oraino idekirik dagoena, eta trein geltoki nagusia, gaur osoki utzia eta bizitegi bilakatua. Geltoki hori aurki tzen zen Oihanburuko aspaldiko pentzeetan (1985 irian aurtikia izan zen etxalde hori, bide nagusia largatzeko), lehengo Geltokiko Hotelaren (gaur Arla etxea) eta Ibarlaberriaren artean, Karrikako eta Intzabialdeko auzoaldeen mugan. Geltoki horrek bazituen: - bastimendu nagusi bat, txarteldegi batekin, igurikagela batekin, afixa turistikoz betea, bidaiarien zakuen zaindegi batekin eta, lehen estaian, geltokiko arduradunaren apartamendu nasaiarekin. - bastimendu bat komoditateentzat, emazteek berenak, gizonek halaber. - merkantzia hangar bat, deskargamendu kaiarekin. - treinentzat hiru bazterbide. - baratze bat geltokiko nausiaren familiarentzat. Geltoki hori biziki komodosa zen Intzabialdeko jendeentzat, Karrika eta Adarre auzoetako jende zenbaitentzat bai eta ere, Gaztettobordako xalantari esker, Errobi ibaiaren bertzaldeko Ezpada, Haltzarte eta Ohatarri auzoetako jendeentzat. Batzuetan, larunbat arratsetan, geltoki hortan jausten ziren baionar gazte taldeak, Gaztettobordako xalanta harturik Sumusenbordako eta Berekotxeko benttetara zuzenki joaiten zirenak. Baionatik zatozen merkantzia trein bat pasatzen zen egunero, beharrez bagoi bat utziz Bidarrain. Ekai pisuak zituen gehien bat garraiatzen, bai eta arraintegiko amuarrainen hazkurria. Geltoki aitzinean bazen plaza aski handia eta noizean behin zirko ibiltari zenbaitek beren ikusgarriak eskaintzen zituzten karpapean. Treinbidea elektrikatua izan zen 1932an, Pirinioetako indar idroelektrikoa erabiltzen zuena nagusiki, beraz ez kutsatua eta erregai fosiletatik apartekoa. Nahiz gaur hitzaldi ederrak egiten diren ingurumenaren errespetuaz, burdinbide hori deselektrikatua izan da, diesel erregaiaren peko ezarriz. Alta, burdinbide elektrikatua garraiobide nagusietenarik izanen da petroliorik gabeko etorkizunean eta Bidarrai berriz geltoki baten beharrean izango da. Erran dezagun ere Pont Nobliako geldilekuko nausiaren eta Ortzaizeko bidean zagoen xeilazainaren etxeak aurtikiak izan direla, eraikin nahiko ederrak zirelarik alta.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016