Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2020eko Maiatzaren 28a

Amikuze

Amikuze

Herriko kontseilu berrien instalatzea aste huntan Herriko bozak berriz aipatu behar ditugu. Oroitzen gira martxoko hauteskundeetarik landa, auzapezen eta axuanten hautaketa gibelatua izan zela koronabirusarengatik. Berrikitan, gobernuak jakitera eman du lehen itzulian berean kontseilari guziak pasatu diren herrietan, auzapezen eta axuanten hautaketak maiatzaren 23a eta 28a artean egin behar direla. Amikuzeko lurraldean, 27 herrietarik, 26tan lehen itzulian bozkatuak izan dira kontseilari guziak. Beraz, herri horietan kontseiluak biltzekoak ziren egun hauetan auzapezen eta axuanten izendatzeko. Heldu den astean xehetasun gehiago emanen dugu. Amenduze-Unason, bigarren itzuli bat beharko dute azken lau kontseilarien hautatzeko. Untsalaz, ekainaren 28an egin behar lukete, Iparraldeko beste 17 herritan bezala. Deialdi bat donapaleutarreri, herriko karriken izenak asmatzeko Donapaleuko herrian piru optikoaren proiektuak 2020an bururatu behar luke gauzak ongi joaiten badira. Beste herrietan bezala, Departamenduak, Herri Elkargoaren laguntzarekin, erabiltzen du beharrezkoa den ekipamendu hau. Hortarako, karrika guziek izen bat ukan beharko dute. Herriko kontseilu berriak deialdi bat zabaltzen du herritarreri beren ideiak eta proposamenak egiteko horri buruz ekainaren 1a aitzin. Parada on bat pertsona ospetsu batzuen ohoratzeko! “Drive” sistema Amikuzeko liburutegian. Dokumentu prestatze zerbitzu ahal bezain segurtatu bat proposatzeko gisan, Amikuzeko mediatekak kontakturik gabeko sistema bat plantan ezarri du. Maiatzaren 19tik goiti, dokumentuak telefonoz erreserbatzen ahalko dira. Hortarako, deitu beharko da: 05 59 65 28 72 edo mezu bat bidali mediatheque.amikuze@ communaute-paysbasque.fr. Kontu bat duten irakurleek, internet sarean den katalogoan egin dezakete. Mediatekan diren dokumentuak baizik ez dira erreserbatzen ahalko. Liburuen eskuratzeko, hitzordu bat telefonoz finkatua izanen da. Ordutegiak finkoak izanez, hauen errespetatzea galdegina da. Liburuak gibelerak itzultzeko, mediatekako sartzean utzi beharko dira. Behar diren xehetasunak lekuan berean izanen dira. Galdegina da maska bat soinean ezartzea. Zerbitzu hau, astean aldi batez, usa daiteke ahal bezainbat irakurleri aukera emaiteko
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016