Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Maiatzaren 28a

Hazparne

Hazparne

Kontseilu eta auzapez berria Hara, orain badakigu! Kontseilu berriaren bilkura asteazkenean egin da, maiatzaren 27an (19:00), Haritz Barne zinema gelan, ateak hetsirik, usaian ez bezala. Lan gaiak hauexek ziren: - Auzapez ohiak krisi sanitario denboran eginaren berri emaitea. - Auzapez berriaren hautatzea. - Axuant kopuruaren hautatzea - Axuanten bozkatzea. Hazparnen 29 kontseilari dira. Axuanten kopuruak, kontseilarienaren %30ez petik izan behar du legez. Orain arte 7 ziren eta bi “kontseilari berezitu”, kirola eta euskara-kulturarendako. Axuantak taldean bozkatuak dira, ez banaka, isilean eta gehiengo absolutua bildu behar dute. Hara beraz garai berri baten hastapenean girela. Horren berri emanen dugu heldu den astean. Berrabiatzeak Eskolak Ama eskola eta lehen mailaren ondotik hara kolegioek ere ateak ideki dituztela. Goxoan, zernahi baldintza betez, aldian ikasle gutti errezebituz, bakotxa ari da ikasturte berezi hau ahal bezain untsa bururaino eraman beharrez. Saltegiak – Ostatuak Saltegiek ere ateak zabaldu dituzte eta mugimendu pixka bat abiatu da. Ostatuak aldiz hetsirik daude salbu “drive” egiten duten jatetxeak. Badakigu hetsialdi huntan zernahi gauza eder gertatu dela elkartasunez, bainan ere zernahi itsuskeria... Hala nola, astearen barnean ohartua nintzan edariak saltzen dituen ostatu batek ateak zabalzabalak zituela. Ondoko egun batez berdin idekia zela ikusi dut eta norbait barnean tindu lanetan ari... salbu ate aitzinean hauxe idatzia zela: “Ez du balio jendarmeen abisatzea, jadanik egina da!”. Holako latz bat emaiten du! Mezak Mendekostekari mezak izanen dira larunbatean eta igandean. Huna emanak diren gomendioak: - Maskarekin etortzea. - Sartzean salboia hartzea. - Markatu tokietan jartzea. - Metro baten urruntasuna zaintzea. - Komunionea eskuan hartzea. Emeki-emeki dena berriz abiatzen ari da...!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016