Herriz Herri - Heleta (NB) | 2020eko Maiatzaren 28a

Heleta

Herritarra

Dolu – Mattitta Darden, Larteiko andereak utzi gaitu nehor guti beha zagon egun eta tenorean. 94 urte izanagatik, bere etxe xokoan zagon oraino erne eta izpiritu argian, etxekoez gain gainetik artatua. Emazte langile eta fededun baten oroitzapena uzten dauku Mattittak, eguneroko arrosarioan segitzen zuen arratsalde oroz, hain zuen bere zeruko amari konfiantza handia. Memento huntako egitaraua berme, hilerrietan izan ditu otoitz eta benedizione, Larteiko hobian sartu aitzin, familia eta bere zazpi seme-alabez inguratua. Zoineri eskaintzen ditugun gure dolumin bihotzekoak. Mezak – Iduri luke goibel handienak ari diren urratzen eta Jaun erretoraren arabera lehen meza, beti neurritua behar ginuke Mendekoste bezperan Armendaritzen (18:00) eta egunean meza bakar bat Landibarren Behauneko elizan (10:00).
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016