Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2020eko Maiatzaren 28a

Irisarri

Irisarri

Ospitalea berriz idekitzen Maiatzaren 25ean, astelehenez, Ospitalean aktibitateak berriz hasi dira. Martxoaren 17az geroztik hetsia egona zen, bainan langileek segitu dute udarako eta sartzerako programa berri batzuen plantan jartzen. Erabakia hartua izan da “Ihaute Denbora”, Eliane Heguiaphalen argazki erakusketa segitzea, ekainaren 27a arte. Uztailaren 3tik harat, “Laxoa”, pilotaren inguruko erakusketa abiatuko da, hunen inguruan animazioak ere izanen direlarik. Osasun neurrientzat, ibilbide bat antolatu dute, 10 presuneri mugatua izanen da, gomendatua da maska soinen izaitea. Astelehenetik larunbata arte idekia da (10:00-12:30 eta 13:30-17:30).
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016