Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2020eko Maiatzaren 28a

Iztruritze

Iztruritze

Herriko etxetik Martxoaren 15ean hautatuak izan ziren 7 emazte eta 8 gizonak maiatzaren 23an bildu dira herriko segidaren hartzeko. Larrunbat arratsaldez iragan da bilkura herriko besta gela handian, egoera berezi huntan galdatua den bezala, elgarretarik aski urrun izaiteko gisan. Auzapez berria dugu Frederic CAMOU. 1. auzapez ordea: Gilles HARAN, diruaren kudeaketaz arduratuko den taldearen buru izanen dena. 2. auzapez ordea: Virginie LEGARTO, eskola eta gizarte gaietan ukanen du bere egitekoa, lagunekin. 3. André DURRUTY bide eta eraikinetaz arta hartuko du bere lan taldearekin. 4. Eric MIMIAGUE elkarteetaz eta kulturaz arduratuko da, hau ere beste hautetsi batzuekin. Euskal Elkargoan, herriaren ordezkari izendatua da: Gilles HARAN eta beharrez hunen ordezkatzeko: Virginie LEGARTO.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016