Herriz Herri - Luhuso (L) | 2020eko Maiatzaren 28a

Luhuso

Luhuso

Herriko Kontseilua osatua - Joan den larunbatean bildu dira, Jean-Pierre Harriet, oraiko auzapezak berriz bere kargua arraberritu du. Hunekin batean beste 14 hautetsiek ere beren ardurak hartu dituzte. Polliki Dantza Taldea - Dantzari Ttiki, maiatzaren 8an iragan behar zena ezeztatua izanez, Luhusoko dantza taldea ez da hortakoz etsitu eta gazte bakoitzak bere etxetik “Alki Dantza” eman du. Bideo baten bidez hedatua izan dena, bakoitzak hautatu du dantzatzeko gunea: barrukia, terraza, sukaldea... baratzea. Zorionak Polliki dantza taldeari, segi horrela euskal kulturaren sustatzaile izaiten!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016