Herriz Herri - Sara (L) | 2020eko Maiatzaren 28a

Sara

Sara

Errugbia - Patxi Etcheverrigaray saratar errugbilaria, aritu da jokoan Miarritzen, hasi zen gazte mailan eta Donibane Lohizuneko taldearekin 7 urtez. Orain soinekoak bazterrerat eman ditu, bere lanari eta familiari ongi segitzeko. 2015ean Frantziako txapeldun izan zen bere lagunekin “Fédérale 2” mailan, bere 11 numeroarekin jokolari bortitza eta engaiatua. Taldeak ohoreak egin diozka bere laguntasunarentzat eta egin duen lan taldea beti gora eramateko. Beraz eskerrak zuri Patxi eta segi ongi osasunean zure familiarekin. Zabalduak Merkatua, herriko ekoizleekin errebotean ortzegun goiz guziz (09:00-13:00). Animaleen parkean, Pikasarriko hotela zabaldua gan den ortzegunetik, Arraya hotela maiatzaren 29an eta jatetxea errearoaren 6an. Elkarretaratzeak - Zangoak Arin taldeak jakinarazten du ez dituela kurtsoak hasiko buruila aitzin. - Sarako Idazleen Biltzarra ere eginen da orain bezala, buruilaren 6an igandez. - Beti Gazte taldeak ere bere biltzar nagusia aldatu du hazilaren 6an, ortziralez, eginen du. Agian ordukotz, eritasuna bukatuko delakoan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016