Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Maiatzaren 28a

Senpere

Senpere

Zakur istorio Joan den astean aipaturiko gertakariak iduri luke bukaera bat aurkitu duela mementoan bederen, nun ez den pleinta baieztatua, jabea, Spa eta Sepansoren aldetik. Ongi urrikiturik eta penaturik agertu da laborari hobenduna, esplikatuz bare-pozoi hondar eta haren hezetasunarengatik menturatu dela eskuz barreiatzera, arto-ereiteko tresnak ez zuen lurperatzen ahal. Baserritar ongi ezagun hori, jakin orduko zer gertatu zen, joan da bere baitarik jendarmeriara eta jabeen ikustera. Bere bizirako huts handi bat bezala onartu du, aitortu falta ez ote da erdi barkatua? Aintzira eta arrantza Atsegin handiarekin jakin dugu aintzirako ibilbidea zabaldua dela eta hunekin betan hondartzara ere joaiten ahalko da, bainatzea aldiz debekatua da igerika-zaintzarik ez delakoan. Bertze berri on bat ere, arrantzariendako, ur erreketan eta lakuan ahal baita arrantzatu, bi hilabeteko konfinamendu horri esker arrainen kopuruak goiti egin luke. Zumba elkartea Elkarte hunek bere aktibitateak beti segiarazi ditu hetsialdiarengatik ere, lehenik telefonomugikorren bitartez eta orain kanpoan beharrezko distantzia atxikiz. Egun hauetan, partikulazki arratsari buruz ohartua ginen Urguri auzoan, sekulako musika erritmo bizi batek bazterrak inarrosten zituela. Ikusmina betetzeko, hurbildu naiz musikaren iturrira eta bozkariatzeko ikusgarria deskubritu dut, Sandra erakaslearen aitzinean dantzari andanaxka bat lorietan. Holako irudiek erakusten dute gaitz guzien gainetik bizia nagusi dela, nahikaria izanez geroz. Elizen idekidura Salbatore ezeztatua izan bada ere, iduri luke Mendekosteko meza iraganen dela gure elizan, igandean maiatzaren 31n (10:30). Pentsatu bezala araudi xorrotxak betez, xehetasunetan sartu gabe, eliza gibeleko apiriku azpitik sartu beharko da, jende pilaketak egin gabe, bistan dena jendeen kopurua mugatuak behar luke dudarik gabe (parropiako ostoetan xehetasun guziak). Neurri guzi hauek, lan asko galdegiten dute, ea denak prest izanen diren. Besteak beste, ehorzketa, bataio eta ezkontzeko zeremoniek iragan behar lukete baldintzapean, aldiz katixima hasiko da irailean eta konfirmazioneko elizkizunak azaroara gibelatuak dira, komunionearen ospakizunendako ikusi beharko. Besta-Berri aldiz urte batez gibeleratua eta elizetako Koruen elkartzea iragan behar zena hazilaren 22an Saran, 2021ko hazilaren 21ean iraganen da toki berean. Uztailean eta abuztuan iragan behar ziren elizako kontzertu guziak ezeztatuak dira, iduriz urte hondarra arte.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016