Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2020eko Maiatzaren 28a

Uztaritze

Uztaritze

Bizitegi alokatze Herriko Etxeak jakinarazten du Ibargaina gunean T1 eta T2 bizitegiak, osoki hornituak, badirela alokatzeko ikasleentzat, aprendizentzat edo berdin lanean hasi berri direnentzat. Bizitegiaren alokatu sariak dira hilabeteko 195 euro ttipienentzat eta 306 euro besteentzat, gehitu behar zaizkiela karguak. Argitasun gehiagorentzat eta hautagaitzarentzat deitu behar da herriko ekintza sozialen zentroa (CCAS) telefono huntara: 05 59 93 38 91 edo e-mailez: ccas@ustaritz.fr Etxe loreztatuen lehiaketa Zonbait urte huntan jada Herriko Etxeak antolatzen du etxe loreztatuen lehiaketa beti larrazkenean saristatzen duena. Asko parte hartzaile badira urte oroz. Aurten ere parte hartu nahi duenak argitasun gehiago ukan dezake eta izena eman behar du Herriko Etxean ekainaren 15a aitzin. Telefono hortarat: 05 59 93 00 44. Lehiaketa deneri idekia da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016