Abisuak | 2020eko Maiatzaren 28a

Bizikletan ibiltzeko bide berriak

Bizikletan%20ibiltzeko%20bide%20berriak

Badu jadanik urteak Bizi mugimenduak galdera egiten zuela, bizikletaz ibiltzeko bide bereziak izan daitezen, ekintza batzuk antolatuz horren salatzeko. Beren galdeak erantzuna ukan du, Euskal Elkargoko Jean-René Etchegaray eta Garraioen Sindikatuko Claude Olivek jakinarazi baitute, Baiona-Angelu-Biarritze artean bizikletan ibiltzeko bide batzuk idekiko dituztela. Hetsialdia bururatua dela eta, ohartu dira garraio publikoetan jende guti ibiltzen dela. Sobe- ra jende izaitearen beldurra? Gehiago langile etxetik lanean ari? Galdera hauek erantzunik ez badute, bai eta hiri sartzeetan auto gehiagoren beldurra ukanez, nahi izan dute baliatu egoera berezi huntaz bizikletan ibiltzeko bideak plantan jartzeko. Gastu horiek, %50 Estatuko ekologia trantsizio agentziak (ADEME) ordainduko ditu, beste erdia Euskal Elkargoaren gain izanen delarik, orotara guti gora behera 530.000 bat euro gostako da. Bide horiek zehazki nun izanen diren berri eman dute, Euskal Ekargoko sarean ikusgai direnak. Horrez gain, velo-paysbasque. fr gunean, bizikleta baten erosteko laguntza zein nolakoak diren aurki daiteke, bai eta alokatzeko guneak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Abisuak | 2020/05/28

Nekatoenea literatura sorkuntza egonaldia: deialdi berria

Nekatoenea%20literatura%20sorkuntza%20egonaldia:%20deialdi%20berria
Hamargarren urtea, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatzen dute Abbadia Eremuko Nekatoenean. Egonaldia euskal idazle guzieri zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2020ko maiatzaren 31 da. Euskal literatura sorkuntza sustengatzeko asmoarekin, hiru egiturek, beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte aurten ere euskal idazle egonaldiaren antolatzeko Abbadia Eremuko Nekatoenean. Literatura sorkuntza egonaldi horren hamargarren urtemuga ospatzeko, 2020an, hiru partaide sortzaileek Getariako “Mundubira 500 Elkano” Fundazioaren partaidetzaren gainean kontatzen ahalko dute. Juan Sebastian Elkano euskal esploratzailea eta marinel ospetsuaren aipamena egiteko aukera izanen da. Izan ere, deialdia euskaraz idazten duten edozein idazleri zuzendua bada ere. Literatura sorkuntzak Juan Sebastian Elkanoren pertsonaiarekin lotua den gai bat edo gehiago j...

Irakurri segida

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016