Ba ote dakixu? | 2020eko Maiatzaren 28a

Berrogeiko gerla (4/8)

Gilen Bacho

Maiatzaren 10ean, Rommel-en tankeak Dinant hiriaren norabidean aitzinatzen ziren, Belgikako hegoaldean. Guderian-en armadak Sedan-eko norabidea hartzen zuen Mantxako kanala helburu gisa finkaturik. Ofentsiba nagusia Meuse ibaiaren inguruan burutuko zen. Blitzkrieg estrategia militarra segitua izanen da, tankeak, artilleria eta hegazkinak erabiliz intentsiboki. Bi egunez, Belgikako Ardenetako ihiztariek alemanei buru egiten zuten kuraia handi batekin. Egiazko ofentsiba Sedan-en hasi da maiatzaren 12an. Erran bezala, frantses armadak ez zuen eskualde honetan aski indarrik jarri alemanei buru egiteko, 7. armada, ongi ekipatua zena eta eskualde hortaz kargatua zena, lekuz aldatua izan zen. Bi frantses armada ahulenek (9. eta 2.) aleman dibisio hoberenei (7 Panzer dibisio 1775 tankekin!) buru egin beharko zuten. Sedan-en frantses armadaren 55. infanteriako dibisioak tankeen kontrako 12 kanoi zituzten bakarrik 799 tankeen kontra gudukatzeko! Maiatzaren 12an, Guderian Bouillon hirian heltzen zen, frantses mugatik hurbil. Ikusiz aleman armada Ardenetako oihanean aitzinatzen zela dibisio anitzekin, Lafontaine jenerala inkietatzen zen baina Gransard jeneralak ihardesten zion Meuseko zubi guziak zartatu zituztela eta tankeek igeri egiten ez zutela! Aleman tankeek ez bazuten Meuse ibaia zeharkatzen, ez zen problemarik izanen. “Bulson-eko zurrumurrua” Baina, ber momentuan egiazko haluzinazio kolektibo bat hedatzen zen, “Bulson-eko zurrumurrua” deitua izan dena. Iduriz, zurrumurru hori Fouques kapitainak zabaltzen zuen. 7. eta 8. bateriekin, Bulson ondoan instalatua zen. Renardière goi-zelaian, obus zartatze anitz ikusten zituen. Informazio hori helarazi zuen, baina erranez tanke jaurtigaiak ahal zirela izan. Bere erranak fite desitxuratuak ziren eta zurrumurru eroenak helarazten ziren, “Aleman tankeak Bulson-en dira!”. Nahi zuena erran “Aleman tankeek Meuse ibaia zeharkatu dute!”. Beldurikara bat sortu da biztanle eta soldaduen artean. Batzuk, soldaduen jitea gutiesteko, luzaz erran zuten milakak ihes egin zutela. Errealki, gorenaz mila soldadu, artilleriatik sustut. Ber momentuan, aitzinean, infanteriak kuraiaz beterik gudukatzen zuen. Zurrumurruak ofizierak ere engainatu ditu. Poncelet koronelak, eskualdeko artilleria astunaren komandanteak, erretiratzeko ordena goizegi eman zuen. Berantegi ohartu zen aleman tankeek ez zutela Meuse ibaia zeharkatu. Bere ordenaren ondorio dramatikoak ikusiz, egun batzu geroago, bere burua hil zuen. Gerlako dramak. Errealki, aleman tankeek Meuse ibaia zeharkatu zuten biharamunean, 13an. Alemanek bi zubi osorik atzemaiten zituzten Ardenetako kanalean, Omicourt eta Malmyen. Guderian- ek bere tankeak igorri ditu. Gainera, alemanek pontoiak eraikitzen zituzten. Stuka hegazkinen laguntzarekin, tankeek Meuse ibaia zeharkatzen zuten. Frantsesen amesgaiztoa errealitate bilakatzen zen. Sedan-eko urratzea zen. Bost egunez, Guderian- en tankeak 70 kilometroz aitzinatzen ziren. Baina, aleman agintaritza nagusiak, aliatuen kontra ofentsiben beldurragatik, Guderiani gelditzeko manatu zioten. Zuhurtzia hori ulertzen zen ikusten delarik Hannut-eko bataila maiatzeko 12tik 14a arte. 2 egunez, frantses armadak (Samua S35 tankeekin), gehienak Marokako tropak, 164 aleman Panzer-ak suntsitzen ditu. Ber emaitza, Gembloux batailan biharamunean. 17an, frantses kontra ofentsiba berri bat Montcornet hirian garatzen zen, gehiago ezaguna De Gaulle koronelak baitzuen gidatzen. Frantses tropek kuraia handi bat erakusten zuten eta garaipen taktiko joankor batzu lortu zituzten baina aire armadaren sustengu eskasa eta sol- Aita Antton Egiguren, AEBetako euskal omoniera dadu gehiagoren faltak egiazko garaipen bat ezinezkoa egiten zuen. Maiatzaren 15ean, aliatuek beste berri izigarri txar bat ikasten zuten. Rotterdam-en suntsitzearen mehatxuak probokatzen du Holandesen kapitulazioa. Erran bezala, frantses tropa hoberenak Belgika eta Holandara igorriak izan ziren, eta partikulazki, Giraud jeneralaren 7. Armada, Holandan atzemaiten zena. Hegoari buruz gibelera ekarri behar ziren. Sedan-eko urratzea eta Holandaren kapitulazioarekin, aliatu tropentzat arrisku handiena etsaiaz inguratuta egoitea zen.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016